Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Alberto Núñez Feijóo Galiziako Xuntako presidentearekin bildu da

2010.eko otsailak 23

Euskadi eta Galiziaren artean “lankidetza eta koordinazioa bilatzeko borondatea” ezarri du gaurko bilerak

Terrorismoaren kontrako borroka, arrantza, Iparraldeko Donejakue Bidearen sustapena, osasuna edota industria izan dira, bestak beste, Lehendakariak eta Galiziako Xuntako presidenteak gaur goizean Leioako Artatza Jauregian, Bizkaian, egindako bileran jorratu dituzten gaietako batzuk.

Patxi Lopez Lehendakaria Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidentearekin bildu da gaur goizean. Euren gobernuetako presidentetzara heldu zirenetik izan duten lehen bilera izan da gaurkoa.

Lehendakariak azpimarratu nahi izan du bi presidenteek “Euskadirako eta Galiziarako interesgarriak diren gaietan lankidetza eta koordinazioa” bilatzeko erakutsi duten “borondatea”. Patxi Lopezek jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak eta Galiziako Xuntak “elkarrekin” lan egingo dutela “akordioak lortzeko eta EAEko eta Galiziako herritarren interesak erantzuten lagunduko diguten baterako jarduera-eremuak ezartzeko”.

Lehendakariaren ustez, helburua da “esperientziak eta informazioa partekatzea, sektore bakoitzean arlo ezberdinetako arduradunen artean komunikaziorako bideak ezartzea eta baterako proiektuak bultzatzea”.

Patxi Lopez Lehendakariak eta Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidenteak Leioako Artatza Jauregian, Bizkaian, egin dute gaurko bilera.Gaurko bileran hainbat gai jorratu dituzte, besteak beste, Iparraldeko Donejakue Bidearen sustapena eta “harreman kulturalen, artistikoen, sozialen eta ekonomikoen jario bihurtzea, dagokion bezala”, esan du Lehendakariak.

Lopezen aburuz, “interesgarria” litzateke “Espainia Berdea” izeneko produktu turistikoaren sorreran eta garapenean sakontzea. Kantauriko itsas hiribilduetan oinarrituta, egitasmoak arrantzale-kofradiak,  itsaskitan dihardutenak, saregileak, ostalariak, jatetxe-jabeak eta turismo teknikariak bildu nahi ditu.  Xedea da Iparraldeko eskualdeak gehien bereizten gaituzten bi faktore turistiko eta kultural (itsasoa eta gastronomia) bultzatzea eta baliabide turistiko hori elkarrekin sustatzea.

Arrantza, enplegua, industria, segurtasuna, osasuna eta terrorismoaren aurkako borroka dira gaur Lehendakariaren eta Galiziako Xuntako presidentearen bileran jorratu diren beste gai batzuk. Lehendakariaren ustez, gaur argi geratu da “bi aldeek borondatea dutela akordioak lortzeko, eta orain gure taldeak lanean jarri behar ditugu, zehaztasunetara heltzeko”.
Gaurkoa ez da inguruko autonomia erkidegoetako presidenteekin Lehendakariak egiten duen lehen bilera. Lopezek gogorarazi duenez, uztailean hainbat bilera egin zituen Nafarroako eta Kantabriako presidenteekin, Miguel Sanzekin eta Miguel Angel Revillarekin, hurrenez hurren. Halaber, orain dela hilabete bat Lehendakariak eta Vicente Areces Asturiaseko Printzerriko presidenteak bilera egin zuten Gasteizen. Lehendakariak adierazi duenez, batzar horiekin “lursail emankor bat” lantzen ari dira “inguruko erkidegoekin elkarlanean aritzeko, eta lankidetza hori Galiziara zabaldu nahi dugu baita ere”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria