Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

‘open data euskadi’ izenekoak zuzen aldizkariaren laugarren emanaldiari hasiera ematen dio

2010.eko otsailak 22

Autonomia erkidegoen artean, Euskadi da jendaurreko informazioaren irekiduraz konpromisoko adierazpen instituzionala egin duen aurrena eta bere 'open data euskadi' proiektua ZUZEN aldizkariaren laugarren emanaldiaren gai nagusia. Berriro ere aurkibidea hiru ataletan banatzen da (Justizia, Herri Administrazioa eta Giza Baliabideak) eta barruan hainbat gauza gordetzen du, esaterako, aldundiekin elkarrekin jarduteko sinatutako hitzarmena eta hobi komunen mapa prestatzeko helburuko lankidetza Justizia Ministerioarekin.  Elkarrizketa batean Funtzio Publiko sailburuordeak Administrazio Orokorraren akordioa aztertu du eta, beste gai batzuen artean, jendea aurrez aurre hartzeko Zuzenean Zerbitzuak Gasteizen duen bulegoa.

Argitalpena une oro kontsultatu ahal da Justizia Saileko webean kokatutako esteka batean (http://www.jusap.ejgv.euskadi.net), "Berriak" atalean eta www.euskadi.net/zuzen orrian. Halaber, eskatzen duten profesionalek bi hiletan behin bere helbide elektronikoan jasoko dute. Honez gero badago hirugarren zenbakia eskatzeko aukera ondorengo helbide honetan: boletinzuzen@ej-gv.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko