Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Bengoak gripearen kontrako kanpaina aurkeztu du. Kanpaina astelehenean hasiko da

2012.eko irailak 14

Osasun eta Kontsumo sailburuak gogoratu duenez, “joan den urtean 500 hildako eragin zituen gaixotasun honek Espainian”.

Rafael Bengoarekin batera, Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordearen presidente Itziar Astigarraga eta Osasun Publikoko Programen koordinatzaile Enrique Peiró izan dira. Biek ere osasun-arloko profesionalei ohartarazi nahi izan diete, beraiek ere txertoa jartzeko “ehunekoa oraindik txikia delako, pixka bat igo den arren”.

'Gripea hementxe dago. Txertoa jarri' lelopean, Eusko Jaurlaritzak egingo duen txertaketa-kanpaina irailaren 17an hasi eta urriaren 31n amaituko da. Hauek dira arrisku-taldeak:


1.    65 urte edo gehiago dituzten pertsonak.
2.    Diabetesa duten pertsonak.
3.   Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak (biriketakoak, bihotzekoak, gibelekoak eta giltzurrunekoak).

Gripearen kontrako txertoak gaixotasuna eta hari lotutako konplikazioak arintzen ditu. Txertoaren helburu nagusia da arrisku-taldeak gaixotasunaren konplikazioetatik babestea.

Kontraindikazio bakarra oilo-arrautzekiko hipersentiberatasuna da. Gripearen kontrako txerto inaktibatua segurutzat ematen da haurdunaldiaren edozein unetarako. Dena den, hobe da zuhur jokatzea eta bigarren hiruhilekora arte itxarotea txertoa jartzeko.

Euskadik 400.000 txerto erosi ditu, bakoitza 2,83 euroan, eta 0,50 euro aurreztu ditu Espainiako beste autonomia-erkidego batek lortutako preziorik merkeenari dagokionez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Dra. Itziar Astigarraga, Presidenta del Consejo Asesor de Vacunaciones de Euskadi y Enrique Peiró, Coordinador de Programas de Salud Pública