Berriak Kultura
Eu

Bederatzi museo gehiago Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan gehitzen dira

2012.eko azaroak 07

Euskadiko museorik garrantzitsuenak jadanik sartu dira Erregistroan

Museoen Kontseilu Aholkulariak, gaur egin duen bilkuran, erabaki du Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan bederatzi euskal museo berri sartzea; hori ezinbesteko tramitea da Museoen Legea garatzeko dekretua onetsi ondoren. Lege horrek aipatutako erregistroa arautu du eta erregistroa ezinbestekoa da Museoen Sistema Nazionala eta Euskadiko museoen sarea antolatzeko. Hauek dira zerrenda berri hau osatzen duten museoek:

- Bilboko Antelan Berreginen Museoa

- GOAZ Museum (Euskal Abertzaletasunaren Museoa), Bilbo

- Barco Museo Mater (Euskal Arrantza Tradizionala), Pasaia

- Durangoko Arte eta Historia Museoa

- Makina Erremintaren Museoa, Elgoibar

- Zarautzeko Arte eta Historia Museoa

- Margarita María Museoa (Berriztik mundura), Berriz

- Museo-Territorio Lenbur, Legazpi

- Ondartxo, Itsas kulturaren zentroa, Pasai San Pedro

 

Euskal museoen titulartasuna anitza dela kontuan izanik (aldundiak, udalak, fundazioak, elkarteak eta partikularrak), Museoen Legeak, administrazio horiek dituzten eskumenak errespetatuz, Euskadiko Museoen Sistema Nazional bat ezarri du. Horren arabera, museo bakoitza nahi duelako sartuko da sistema horretan eta aldez aurretik horretarako eskaera egin beharko du. Helburua, kalitateko zenbait politika eta eskakizun ezartzea da, jarduerak koordinatu ahal izateko, instalazioen eta ekipamenduen hobekuntzari laguntzeko eta funtsak behar bezala zaintzen, antolatzen, ikertzen eta erakusten laguntzeko.

Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan sartzea ezinbestekoa izango da, 2007ko Museoen Legearen arabera, museoetako instalazioek eta bildumen erakusketek "Euskadiko Museo" edo "Euskadiko Bilduma" onarpena lor dezaten. Lege horrek, gainera, erakusketetarako instalazioek onarpen horiek lortzeko zer nolako baldintzak bete beharko dituzten -eta modu horretan, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute-, finkatu zuen. Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroa, Euskadin zenbat museo instalazio ditugun eta horietako bakoitzaren ezaugarriak zein diren jakiteko tresna ere bada. Horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko museoen eta bildumen politika orokor bat diseinatu eta egin ahal izango da.

Museoen Kontseilu Aholkulariak aurreko bilkuran herrialdeko aipagarrienen 25 museo erregistroan sartzea onetsi zuela gogorarazi behar da, foru titulartasuna daukaten izan ezik, lege honek ez dielako eragiten. Hauek dira:

- Trenaren Euskal Museoa, Azpeitian

- Aquarium, Donostian

- Artziniegako Etnografia Museoa

- Industriaren Museoa- Rialia, Portugaleten

- Ibarraundi Museoa, Eskoriatzan

- Oiasso Museoa, Irunen

- Bilboko Guggenheim Museoa

- Zerain Paisaia Kulturala - Herri Museoa

- Museum Cemento Rezola, Donostian

- Bilboko Elizbarrutiko Arte Sakratuko Museoa

- Orozkoko Museo Etnografikoa

- Gernikako Bakearen Museoa

- Cristóbal Balenciaga Museoa

- Sagardun Partzuergoa - Sagardiaren Museoa, Astigarragan

- Donostiako San Telmo Museoa

- Medikuntzaren eta Zientziaren Historiaren Museoa, UPV-EHU, Leioa

- Larrauleko Museo Etnografikoa

- Luberri, Oiartzungo Ikasgune

- Herri Musikaren Txokoa, Oiartzunen

- Bilboko Arte Ederren Museoa

- Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

- Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, Abanton

- Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

- Armagintzaren Museoa, Eibarren

- Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteizen

 

Honela, Euskadiko museorik garrantzitsuen guztiak Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan sartu dira, foru titulartasuna duten museoak Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren arteko hitzarmenen bidez sartzen dira Erregistroan, legearen arabera, kontuan izanik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan