Berriak
Eu

Euskadi Estrategia Atlantiko europarra sustatzen eta gaian sakontzen ari da Bilboko Foro Atlantikoari esker

2012.eko azaroak 12

Foro Atlantikoak Bilbon elkartu ditu arku atlantiko europarreko erakundeak eta 200 profesional baino gehiago, Europar Batasunaren estrategia atlantikoaren parte izango diren ardatzak eta proiektuak adosteko eta lehentasunak zehazteko. Europar Batasunaren ekimenez, eta Euskadiko Itsas Foroaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza estuari esker, ekitaldiak Estrategiaren parte izango diren proiektuentzat bultzada eta zehaztapen argia ekarri du, eta 4 ardatz hauetan kontzentratu da: ingurumenaren babesa, energia berriztagarriak, akuikultura eta itsas garraioa.

Europako Batzordearen ekimenez, eta Euskadiko Itsas Foroaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza estuari esker, eta euskal eragile eta erakunde publiko eta pribatuen parte-hartzearekin, Bilbon Europako Foro Atlantikoaren hirugarren gaikako ekitaldia egin da "Itsasoaren kudeaketa eta klima-aldaketa arintzea ikuspegi ekosistemikoarekin" gaia jorratzeko. Ekitaldian Europako arku atlantikoko 200 bat agentek eta profesionalek parte hartu dute.

Inaugurazio-ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquek zuzendu du, baita Poitou-Charentes eskualde frantziarraren presidente Ségolène Royal-ek ere.

Era berean, Izaskun Bilbao Europako legebiltzarkideak, Mattew King Europako Batzordeko DG MARE unitatearen buruak, Luis Miguel Pariza Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialaren kideak eta Luis Cañada Vicinay Euskadiko Itsas Foroaren presidenteak bertan parte hartu dute.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Guillermo Echeniquek, "atlantikoak Europan nagusitasuna izaten jarraitzeko indarrak batzen jarraitzeko" beharra azpimarratu du.
Royal andreak eskualdeek Estrategia atlantikoan izan behar duten papera izan du hizpide, eta eskualdeen artean aliantzak eta akordioak ezarri behar dituztela azpimarratu du, industria-sare propioa indartzeko. Horri dagokionez, energiaren eta auto elektrikoaren arloan Euskadiren eta Poitou-Charentesen arteko lankidetza-akordioak martxan jarriko direla jakinarazi du.

Europako estrategia atlantikoa: Europako lehentasun geografikoa eta garapen ekonomiko eta iraunkorrerako esparrua

Duela urte batzuetatik, Europar Batasuna Itsas Politika Integratua ari da sustatzen, itsasoarekin lotutako gaien planteamendu koherenteagoa eta tarteko eragile eta sektoreen koordinazio handiagoa eskaintzeko.

Testuinguru horretan, Europako batzordeak iaz Estrategia Atlantikoa jarri zuen martxan. Potentzialtasunak garatzeko eta eremu geografiko honetako erronka zehatzei aurre egiteko ibilbide-orri bat da ingurumenari, energiari, arlo ekonomikoari eta segurtasunari dagokienez. Gainera, duela gutxi "Foro Atlantikoa" delakoa martxan jarri zen eragile erabakigarri guztiek, publikoek nahiz pribatuek, beren ideiak eta proposamenak adierazi ahal izateko.

 

Iruzkin bat
  • @arcatl
    2012.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Euskadi impulsa y profundiza en la Estrategia Atlántica europea gracias al Foro Atlántico celebrado en Bilbao http://t.co/ZDTSaUzv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Segolène Royal, Presidenta región Poitou-Charentes