
Osasun Sailburua Medikuen Elkargoetako Presidenteekin elkartu da
Jon Darpón Osasuneko sailburuak, Guillermo Viñegra Osasuneko sailburuordeak eta Iñaki Berraondo Aseguratze eta Kontratazioko zuzendariak bilera egin dute gaur Euskal Autonomia Erkidegoko hiru medikuen elkargo ofizialetako presidenteekin.
Bilera talde horren ezinegonak ezagutzeko eta hainbat auziren inguruko iritziak trukatzeko baliatu dute. Amaieran, hiru elkargoetako ordezkariek bileran izandako giro atsegina nabarmendu dute, baita bi alderdiek lankidetzarako erakutsitako borondate ona ere.
Sailburuak eta bere taldeak hainbat elkarrizketa dauzkate aurreikusita osasungintzaren alorreko elkargo profesionaletako ordezkariekin, eta hauxe izan da lehendabizikoa.
Bileran honako hauek ere izan dira: Kepa Urigoitia, Arabako Medikuen Elkargoko presidentea; Cosme Naveda eta José Mª Beltrán de Heredia Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidentea eta presidenteordea eta José Mª Urkía eta Imanol Querejeta, Gipuzkoako Medikuen Elkargoko presidentea eta presidenteordea.