Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

7 turismo jomugak aintzatespena jaso dute Madrilen kalitate turistikoaren osoko sistemaren ezarpenean izan duten parte-hartzeagatik

2013.eko urtarrilak 31

SICTED programaren diplomak banatzeko ekitaldia gaur izan da FITUR azokaren inguruan

Euskadi aintzatespena duten jomuga gehieneko elkarte autonomoa da, 23 guztira, eta kalitatearekin konpromisoan 731 enpresarekin lan egiten dute.

Arabako Errioxa eta Natalia Iglesias, Donostia turismoko teknikaria, SICTED Sarien finalistak.

Euskadiko 7 jomuga turistikok aintzatespena jaso dute gaur osteguna, SICTED- turismo kalitatearen osoko sistemaren ezarpenean izan duten inplikazioagatik, Madrilgo FITUR azokaren inguruan izandako ekitaldi batean, aipatutako programaren ezarpenean jomugetako lankidetza turistikorako erakundeen lana aintzat hartzearen helburuarekin.

Euskadi orain arte eta 2008tik aintzat hartutako jomuga gehien dituen elkarte autonomoa da, 23 jomugarekin. Eta hauek 753 euskal enpresarekin lan egiten dute.

Bilbaok, Gorbeialdeak, Donostialdeak, Oarsoaldeak, Urola Garaiak, Arabako Mendialdeak eta Arabako Bailarek jasoko dute euren aintzatespen diploma aurten. Guztiek bat egiten dute SICTED egitasmoarekin 2012an eta, aldi berean, urtean zehar turismo kalitatearekin konpromisuko bereizgarria eman dizkie bakoitzak bere enpresei eta establezimenduei kalitatearen kudeaketa hobetzeko egindako lanagatik.

Euskadin programa hau Merkataritza eta Turismo sailburuordetzak bultzatu du eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak koordinatuta.

Ekitaldian, gainera, Euskadik bi sari eskuratu ditu. Arabako Errioxa saritu dute "SICTED jomugarik onena"-ren finalista moduan, bere enpresen kalitatea eta lehiakortsunaren aldeko konpromisuagatik eta SICTED egitasmoari emandako bultzakadagatik. Eta, Natalia Iglesias, Donostia turismo erakundearen teknikaria "SICTED kudeatzailerik onena"-ren finalista izan da bere jomugako enpresetan eta zerbitzu publikoetan programaren garapena eta ezarpena, egunero egunero, kudeatzen duen pertsonaren lana eta ahalegina aintzat hartzeko ematen den saria, hain zuzen ere.

Ekitaldia Turismo Estatu Idazkaritzaren eta Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioaren burutzapean egin da.

Madril, 2013ko urtarrilak 31

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko