Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintza delitu forma berrietara egokitzeko lanean ari da

2013.eko otsailak 18

Estefanía Beltrán de Herediak adierazi du Ertzaintzak, oso «prestatuta» egon arren, delitu-modu berrietara egokitu beharra daukala, aro berrietara eta gizartearen eskakizunetara, hain justu. Sailburuaren esanetan, horretan ari da Ertzaintza. Beltrán de Herediak esan duenez, bere sailaren helburuetako bat Ertzaintza polizia «gertuko» bilakatzea da, «gardena», herritarrekin lankidetzan jardungo duena.

Segurtasun-sailburu Estefanía Beltrán de Herediari Radio Vitoria kateko «Plaza Nueva» saioan egin diote elkarrizketa.  

ETAren desarmea
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiaren adierazpenei buruz galdetutakoan –Oyarzabalek baieztatu zuen ETAk armak partzialki aurki entregatuko dituela–, Beltrán de Herediak jakinarazi du berak ez duela Oyarzabalekin hitz egin, eta ez dakiela Euskadiko PPko idazkari nagusiak zer datu dituen tankera horretako baieztapenak egiteko.  Sailburuak adierazi du bakea lortzeko lanean diskrezioz jokatzea garrantzitsua dela. Edonola ere, aitortu du ETA Euskadiko historia beltzera igarotzeko unea gero eta gertuago dagoela.

Estefanía Beltrán de Herediak esan du zauriak ixtea kostatu egiten dela, baina ildo horretan lan egin behar dela, bakean bizitzea lortzeko, bere esanetan euskal gizarteak hala eskatzen baitu egunero-egunero.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)