Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Euskaditik igarotzen den Donejakue Bidearen zatia, UNESCOk 2011n Mundu Ondar izendatu dezan nahi du

2010.eko martxoak 11

 UNESCOk 2011n Euskaditik igarotzen den Done Jakue Bidea munduko ondare izendatzea lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Horixe da Kultura eta Turismo Sailek landutako Plan Zuzentzailearen helburuetako bat. Aurreikusi dutenez, Iparraldeko Bideak milioi-erdi euroko inpaktu ekonomikoa sorrarazten du.

Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari da UNESCOk, 2011. urtean, Iparraldeko Bidea, Kantauriko kostaldean barrena Hondarribitik Santiagoraino luzatzen dena, munduko ondare izenda dezan. Euskadin, Bizkaiko Zubiak eta Ekaingo, Santimamiñeko eta Atzerriko haitzuloek bakarrik lortu dute izendapen hori, orain artean.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Kulturako sailburuorde Antonio Riverak, Euskaditik igarotzen den Done Jakue Bidearen Plan Zuzentzailearen ondorioak aurkeztu dituzte gaur. Lan horren bitartez, Done Jakue Bidearen ibilbide horren "ahalmen ekonomiko, turistiko, ingurumeneko eta ekonomiko handiari merezi duen balioa eman nahi diogu", Frantziako ibilbideak baino ospe txikiagoa duela aintzat hartuta. 2010ean Done Jakue Bidearen urtea ospatzen dela aprobetxatuz, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du UNESCOk Euskaditik igarotzen den kostaldeko bidea munduko ondare izendatzea, bide horrek, 85 udalerritan barrena, 462 kilometro egiten dituela aintzat hartuta.

Lakuan egin duten prentsaurrekoan, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Kulturako sailburuorde Antonio Riverak, Done Jakue Bidearen Plan Zuzentzailearen ondorioak aurkeztu dituzte. Eusko Jaurlaritza gainerako euskal erakundeak gonbidatzen ari da proiektuarekin bat egin dezaten. Gainera, zenbait hilabete daramatza Iparraldeko Bidea igarotzen den gainerako autonomia-erkidegoekin elkarlanean, baterako ekintzak aurrera eramateko.

Kulturako sailburuorde Antonio Riverak berretsi duenez, Eusko Jaurlaritza dagoeneko lanean ari da beharrezko espedienteak prestatzen, hain zuzen ere Espainiako Ondare Kontseiluak, UNESCOk 2011. urtean Euskaditik igarotzen den Done Jakue Bidea munduko ondare izenda dezan hautagaitza aurkezteko, behar dituen espedienteak. "Helburua da bide horietako bat, kostaldeko bidea, UNESCOren munduko ondarearen zerrendara biltzea, eta Frantziako Bidearen luzapentzat hartzea", azpimarratu du Riverak; halaber, izendapen hori lortzeak duen garrantzia azpimarratu du, Euskadin orain artean Bizkaiko Zubiak eta Ekaingo, Santimamiñeko eta Atzerriko haitzuloek baino ez dutela lortu aintzat hartuta.

Bestetik, Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak zera adierazi du, Plan Zuzentzaileak "sendotu egin nahi duela" bide horren barneko sustapena, turismoa erakartzeko "izugarrizko indarra" duela aintzat hartuta. Done Jakue Bidearen Lagunen elkarteen datuen arabera, 2009an Iparraldeko edo Kostaldeko Bideak 17.582 gaualdi erregistratu zituen Euskaditik igarotzean. Eta kopuru horrek gora egin du etengabe azken urteotan: ia hirukoiztu egin da hiru urtean (2006an 6.697 gaualdi zenbatu ziren). Hala, Jaurlaritzak aurreikusi duenez, bidea egiten dutenek, Euskaditik igarotzean, milioi-erdi euroko inpaktu ekonomikoa sorrarazten dute.

Kulturako sailburuorde Pilar Zorrillak nabarmendu nahi izan du Plan Zuzentzaile hori "diziplina anitzekoa" dela, udalak, aldundiak, bidearen lagunen elkarteak eta gotzaintza ere bildu dituelako. "Plan Zuzentzailea oso garrantzitsua da inplikatutako agente horien guztien ahaleginak koordinatzeko", azpimarratu du Zorrillak, eta horren haritik zera erantsi du, Planean bildutako jardun nagusien inpaktua epe ertainean eta epe luzean nabarmenduko dela. Besteak beste, honako jardun hauek egingo dira: prestakuntza-jarduerak, bidearen turismo-bulegoetan; aterpetxeen eskaintzaren azterketa; eta, datorren asteburuan, SEVATUR azokaren barnean, Euskaditik igarotzen den Done Jakue Bidea izango da, hain zuzen, Euskadiko standaren protagonista nagusia.

Une honetan, bi ibilbideetako aterpetxeen eskaintza aztertzen ari gara, ostatua zer tokitan behar den jakiteko eta horretarako konponbideak bilatzen hasteko. Gainera, erromesentzako gida lantzen ari gara beste autonomia-erkidego batzuekin elkarlanean: Kantabriarekin, Asturiasekin eta Galiziarekin Iparraldeko Bide osorako, eta Errioxarekin eta Gaztela eta Leonekin Barnealdeko Biderako.

Inplikatutako autonomia-erkidegoek apustu handia egin dute Iparraldeko Bidearen alde, eta horren adierazgarri dugu dagoeneko lanean ari direla Bidea Munduko Ondare izendatzeko hautagaitza aurkezteko.

EHUren udako ikastaroa

Euskadin, Euskal Herriko Unibertsitateak Iparraldeko Bideei buruzko mintegia antolatu du, udako ikastaroen barruan. Besteak beste, horrela lortu nahi du Euskaditik igarotzen den Done Jakue Bidea lehen mailako erreferentea izan dadin estatuan eta nazioartean, kulturaren eta turismoaren arloetan. Zenbait adituk esku hartuko dute mintegi horretan, hala nola José Ángel Barrio historialariak, Toti Martínez de Lezea idazleak edo Itziar Aguado EHUko irakasleak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrilla eta Kulturako sailburuorde Antonio Rivera