Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak organo bat bultzatuko du osasun eta gizarte arretan inplikatutako erakunde guztien artean koordinatzeko

2013.eko martxoak 01

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darponek esan du gaur osasun- eta gizarte-arretan inplikatutako sail eta erakunde guztien arteko koordinazio soziosanitarioko egitura bat bultzatuko duela. Koordinazio-organo horrek Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartutako eta lehenetsitako ildo estrategiko guztiak bultzatuko ditu.

Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, sailburuak adierazi du ekimen honek Gizarte Gaiekin batera lan egiteko beharrari erantzuten diola. Izan ere, Darponek auzi hori lehentasunezkotzat jo zuen, Osasun eta Kontsumo Batzordean mintzatu zenean joan den otsailean.

Darponen asmoa «Eusko Jaurlaritzako Osasun, Kontsumo, Gizarte Ekintza, Etxebizitza eta Enplegu Sailen eta gainerako erakunde inplikatuen artean lankidetza handiagoko etapa bat irekitzea» da, «kalitatezko zerbitzu integral bat emateko alor guztien arteko mendetasuna koordinatzeko». «Mendetasuna duten adineko pertsonengan ez ezik, edozer adinetako pertsonengan eta edozer desgaitasun dutenengan ere pentsatzen dugu, baita bazterkeria jasateko arriskua duten pertsonengan ere», adierazi du.

Azken urteetan garatu den esparru-dokumentu bat hartu du oinarri sailburuak  etapa hau hedatzeko eta garatzeko. Aipatutako dokumentuak Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) adostasuna du.

Hori oinarri hartuta, inplikatutako erakundeen artean hitzartutako jarduerak egingo dira, lau lankidetza-ardatzi jarraiki:

1.-   Ekintza Soziosanitarioko Baterako Plan bat osatzea, baterako xedeak definitzeko, denek partekaturiko ikuspegitik. Arreta soziosanitarioa prebentziora bideratuko da, esku-hartzeko lehentasunezko beharrak aztertuko dira, gaixotasun arraroak artatzeko plan soziosanitarioa ezarriko da eta Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilutik ateratako Arreta Goiztiarreko Dekretua aintzat hartuko da.

2.-   Bi sektoreetako profesionalen arteko lankidetza. Horretarako, inplikatutako profesional guztiak barne hartuko dituen komunikazio-plan soziosanitario bat osatuko da, eta, aldi berean, lehen mailako arreta soziosanitarioko taldeak garatuko dira. Halaber, etxebizitzatik arreta-eredua hedatu egingo da (gailu konplexuagoetara joaz), eta, aldi berean, uneko baliabideak ordenatuko dira, beti ere pertsonak desinstituzionalizatzeko helburuaz.

3.-   Informazio-sistema bakarra eta partekatua osatzea. Diseinuak bateragarri egingo ditu osasun-historia klinikoari buruzko informazio-sistemak (Osabide) eta gizarte-zerbitzuen datuak.

4.- Gizarte-zentroetan, farmazia-prestazioko eredua hobetzea.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @sergioalbokari
    2013.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    @ARGIA_FUNDAZIOA Salud impulsará la coordinacion de la atención sanitaria y social entre todas las instituciones via http://t.co/2TfwnAnnhQ"

  • @muricor
    2013.eko martxoak 02

    Comentario de Twitter:
    Salud impulsará la coordinacion de la atención sanitaria y social entre todas las instituciones via @Irekia http://t.co/LWseSOqXIM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)