Berriak Lehendakaritza
Eu

Eskola 2.0 programaren aurkezpena

2010.eko martxoak 15

Lehendakariak eta Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak, Eskola 2.0 programaren aurkezpen ofizialean parte hartu dute, Irungo Dunboa ikastetxean

 

Patxi López lehendakariak, nabarmendu du 2.0 programaren helburua, teknologia berrien erabileran “gizartea alfabetatzea“ dela, izan ere, hori egiten ez duen gizarteak “aurrerapenetik eta etorkizunetik kanpo geratzeko arriskua du”. “Eskola, gizartearen eraldaketa teknologikoarekin lotzeko betebeharra dugu”, azpimarratu du lehendakariak. Gainera, ziurtatu du Eskola 2.0 programa “gizartearen alfabetatze berria” dela.

 

 

Patxi López lehendakariak, nabarmendu du beharrezkoa dela “eskola, gizartearen eraldaketa teknologikoarekin lotzea”, “aurrerapenetik eta etorkizunetik kanpo geratzea” eragozteko. Helburu horretarako, Eskola 2.0 programa diseinatu da, eta honi esker lehen irakaskuntzako 5. mailako ikasleek beren ikastetxeetan Internet eta ordenagailu pertsonal bat izango dute. Lehendakariak azpimarratu du programa hau “gizartearen alfabetatze berria” dela eta “Euskadin eskolaren modernizazioa” ekarriko duela. Lópezek programa honetako irakasleen “ahalegina eta parte-hartzea” eskertu du, izan ere, eurek “aldi berean ikasi eta irakatsi” egin beharko dute.

 

Eskola 2.0 programa, ofizialki, Irungo Damboa ikastetxean abiarazi dute. Ikastetxe honetako ikasleek Internet bidezko hitzaldi batean parte hartu dute, eta bertan izan dira Patxi López lehendakaria eta Isabel Celaá Hezkuntza sailburua. Honek nabarmendu du Eskola 2.0 programa, “itzulerarik ez duen mugarria” dela.

 

Bere hitzaldian, lehendakariak balioa eman dio ikasleentzat teknologia berriak erabiltzeak duen garrantziari, izan ere, gaur egun, “ongizatearen estandarrak lortzea ezagutzarekin lotuta doa”, eta ezagutza, adierazi duenaren arabera, “pertsonek etengabe teknologiak erabiltzean oinarritzen da”. “Eskola gizartearen eraldaketa teknologikoarekin lotzeko betebeharra dugu”, adierazi du Lópezek.

 

Lehendakariak nabarmendu du, Eskola 2.0 programarekin, euskara Interneten zabaltzea erraztuko dela eta ikasleek, “sarean onargarria eta onartezina dena zentzu kritikoaz identifikatu ahal izango dutela”. Gainera, hezkuntza pertsonalizatzea ahalbidetuko du, “inor atzean geratu ez dadin”,  baita lan merkatuak darabilen ingurunea bezalako batean mugitzen hastea ere, “ezagutza telematiko eta digitalak eskatzen dituena”, adierazi du.

 

Lópezen arabera, Eskola 2.0 programa, “azkenaldiko handienetakoa izan da”, izan ere, “berdintasunean, ezagutzan, gizarte kohesioan eta herri honentzako etorkizunean” inbertitzea esan nahi du. Programak ikastetxeetan Internet konexioa edukitzea jasotzen du, lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat ordenagailu pertsonala eta irakasleentzako bitarteko egokien hornidura, esaterako, arbel elektronikoak.

 

Lópezek ere aintzatetsi nahi izan du, programa honetan irakasleek izan duten “parte-hartzea eta egin duten ahalegina”, “aldi berean ikastera eta irakastera” behartuko dituena.

 

Itzulerarik gabeko mugarria

 

Bestalde, Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak, programak irakasleen artean izan duen “harrera baikorra” nabarmendu du, eskolak “lau hizkuntzatan ematea ahalbidetuko duena: gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta, orain, 2.0 moduan”. Celaák azpimarratu du, Eskola 2.0 programa, aurrerapauso bat izango dela “berdintasunean, konektagarritasunean, kalitatean eta sistemaren demokratizazioan”. Sistema berri honen abantailen artean, Celaák ondokoak nabarmendu ditu: ikasle bakoitzaren erritmoa eta abiadurak jarraitu ahal izatea eta ikaslea “eskola unibertsoaren erdian” kokatzea.

 

Programa hau,  autonomia erkidegoen eta Hezkuntza Ministerioaren Agrega sarearekin lotuta egongo da, eta Interneten kontsultatzeko baliabideen gidaliburu bat egongo da eskuragai.

 

2 iruzkin
  • 2010.eko martxoak 22

    Zergatik hainbeste arazoak Wifia nahi ez dugunontzat? Zergatik ezinezkoa da kablea jartzea?

  • @mgarrigap
    2010.eko martxoak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Arranca Eskola 2.0 . http://www.irekia.euskadi.net/es/news/1380-arranca-eskola

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria