Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euroko gastua onartu du enplegua lortzeko orientazioan erabiltzeko (2013-03-19(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko martxoak 19

Erabakia, enpleguaren inguruko ekintza eta zerbitzuentzako laguntzak finantzatzeko 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du, gaurko bileran, bederatzi milioi berrehun eta bat mila euroko gastua baimentzea, enplegurako ekintzak eta lanbide-orientazioko zerbitzuak garatzeko eta enplegu zentroak abian jartzeko diru-laguntzak emateko, Lanbideren lankidetzaz (guztira, 42 zentro ezarriko dira EAE osoan). Kopuru horretatik, 7.820.850 euro 2013ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerakoa, 1.380.150 euro, 2014ko konpromiso-kredituari.

Diru-laguntzen deialdi honek enplegua bilatzeko informazio-, laguntza-, motibazio- eta aholku-inguruko ekintzak eta neurriak zehazten ditu, betiere hartzaileen zirkunstantzia pertsonalak eta profesionalak kontuan hartuta. Izan ere, aholkularitza-zerbitzu horien bidez pertsonen gaitasunak eta interesak zehazten dira, eta haien ikasketa-ibilbide indibiduala kudeatzen da, bai eta enplegu bilaketa edo enpresa-ekimenak gauzatzea ere.

Zerbitzu horren helburua da, hain zuzen, lehentasunezkotzat jotako kolektiboei laguntzea, bereziki gazteei, prestakuntza-defizita duten pertsonei edo luzaroko langabetuei, emakumeei, 45 urtetik gorakoei eta ezintasunen bat dutenei edo gizarte-bazterketa nozitzen dutenei.

Enplegurako orientazioa Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurako politika aktiboen parte da, eta zerbitzu publikoek eman behar dituzten zerbitzuen katalogoaren barruan dago. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez gauzatzen dira politika horiek; hala, haren Administrazio Kontseiluak onartu zuen, joan den urtarrilaren 21ean, laguntzen deialdia egitea. Jende asko izan daitekeenez laguntzon hartzaile, Euskal Enplegu Zerbitzuak erakundeen sare bat premiaz aukeratzeko prozedura ezarrita dauka, sare hori Lanbideko bulegoekin lankidetzan arituko baita, Lanbideren erabiltzeentzat ezartzen diren ibilbide pertsonalizatuetatik ondorioztatzen diren orientazioko ekintzak eta zerbitzuak ematen.

Berebiziko garrantzia dauka pertsonak teknologia berrietara iristea errazteko berrogeita bi enplegu-zerbitzu abian jartzeak, teknologia horiek enplegua bilatzeko funtsezko tresnak diren heinean. Enplegu-zentro horietatik hiru bereziki prestatu dira enplegua lortzeko zailtasun handiak dituzten pertsonentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau