Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Droga Mendekotasunen Aholku Kontseilua

2010.eko martxoak 17

Ehun bat lagunek hartu dute parte Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluko Batzordeak antolatutako jardunaldian.

Celina Pereda Droga Gaietako Zuzendariak adierazi duenez, plan berria "denon artean" eratuko da, prebentzioan, tratamenduan, aholkularitzan eta egoera horretan dauden lagunen gizarteratzean oinarrituz. 

Koopera Merkatuak Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluko Batzordeak antolatutako jardunaldia hartu du gaur. Bertan, Droga Mendekotasunen V. Planaren ondorioak azaldu dira, horrela VI. Planaren garapenean aurrera egiteko. 

Ehun bat lagun bildu dira, besteak beste, droga mendekotasunen aholku kontseiluetako batzorde tekniko espezializatuak, udal teknikariak eta Celina Pereda Droga Gaietako Zuzendaria. Hiritarren artean plan berria eratzeko prebentzioa, tratamendua, aholkularitza eta egoera horretan dauden lagunen gizarteratzea bultzatu dute. 

Peredak azaldu duenez, bost taldetan lan egin dute plan berria sortzeko: batek prebentzio orokorraren inguruan hitz egin du, beste batek prebentzio selektiboari buruz, hirugarren bat laguntzan oinarritu da, laugarren bat gizarteratzean eta azkena esparru juridiko penalaren inguruan aritu da. 

Hiritarren parte-hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du Celina Peredak, eta Irekia erremintaren bitartez guztion iritzia ezagutzeko aukera dugula nabarmendu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Celina Pereda