Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak, muturreko abertzaleei eskatu die “oraintxe bertan aukeratzeko”, “ETArekin haustearen” eta “demokraziatik kanpo” geratzearen artean

2010.eko martxoak 17

Lópezek jendarme frantziar baten hilketa gaitzetsi du, eta eskertu egin du ETAren aurkako borrokan Frantziako poliziak egindako lana

“Aukeratu egin behar duzue. Baina oraintxe bertan aukeratu behar duzue”. Hitz horiekin zuzendu zaie Patxi López lehendakaria muturreko abertzaleei, jendarme frantziar baten hilketa dela eta. Eskatu die “indarkeria terrorista erabat gaitzestea ezkutatzeko, hizkerarekin egiten dituzten malabarismoak alde batera uzteko”. Lehendakariak ohartarazi du, “jada ez dagoela anbiguotasuna ezkutatzeko balio duen itzalik”, eta ziurtatu du, ETAko kideek “kartzela urte luzeak” jasan beharko dituztela.

Patxi López lehendakariak, ETAk Jean-Serge Nérin jendarme frantziarra hil izana gaitzetsi du, joan den goizaldean Paris inguruan. Beste hilketa honen ondoren, Lópezek ziurtatu du “jada ez dagoela anbiguotasuna ezkutatzeko balio duen itzalik”, eta beraz, muturreko abertzaleei eskatu die “indarkeria terrorista erabat gaitzestea ezkutatzeko, hizkerarekin egiten dituzten malabarismoak alde batera uzteko”. “Demokraziarekin lan egin behar duzue ETA desagertu dadin; bestela, demokraziatik, politikatik eta euskal gizartea bezalako gizarte duin batetik kanpo egongo zarete. Aukeratu egin behar duzue. Baina oraintxe bertan aukeratu behar duzue”, azpimarratu du lehendakariak.

Lehendakaritzaren egoitzan irakurri duen adierazpen instituzional batean, Patxi López lehendakariak, ETAk hildako poliziaren familiari eta Frantziako poliziaren kideei “doluminak eta elkartasuna” adierazi dizkie. Gainera, esan du, Frantzian, Jean-Serge Nérin-en oroimenez ospatuko den hiletan Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua egongo dela. Lópezek deia egin die herritarrei, hauek indarkeria arbuiatzera joan daitezen, horretarako antolatuko diren ekintza guztietara.

Lehendakariak nabarmendu du atzoko hilketak baieztatu egiten duela, azkenaldian, Frantzian, Espainian eta Portugalen egon diren mugimenduak “ez zirela jarduera terrorista uzteko, baizik eta atentatuak egiten eta guri mina eragiten jarraitzeko, hori baita egiten dakiten gauza bakarra”, azpimarratu du.Lópezek ziurtatu du, nahiz eta ETAren “beste biktima bat dugun”, “talde terroristaren amaieratik gertuago gaudela”. Helburu horretan, lehendakariak adierazi du oso garrantzitsua dela “behar adinako koordinazioa eta elkarlana egotea herrialde desberdinen erakundeen artean”. “Horregatik, eskerrak eman nahi nizkieke, euskaldunon izenean eta neure izenean, Frantziako erakunde politiko, polizia eta erakunde judizialei, gaitz hau desagerrarazteko guri horrenbeste laguntzeagatik”, gehitu du.

Herrizaingo sailburua hiletan izango da

Lehendakariak, bere hitzaldian, nabarmendu du “ETAk hildako edozein pertsona gutako bat dela”. “Hildako polizia, terrorismoaren aurkako borrokan aritzen diren bere kideak bezala, Ertzaintza eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak bezala, euskaldunen askatasunaren defendatzaileak direla eta, horregatik, beti izango direla gutako batzuk”, adierazi du.

Azkenik, Lópezek deia egin die herritarrei, hauek indarkeria arbuiatzera joan daitezen, horretarako antolatuko diren ekintza guztietara. Gainera, adierazi du, Frantzian, Jean-Serge Nérin-en oroimenez ospatuko den hiletan Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua egongo dela.

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 17

    Lehendakari,Yo creo que no merece ni la pena,estos estan tan adoctrinados que no dan mas de si,seguir asi,que estos ya estan maduros,un saludo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria