Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Izenpe-k eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak hitzarmen bat sinatu dute, azken honen zerbitzuetan sinadura elektronikoa ezartzeko

2010.eko martxoak 24

Gaur Bilbon, Izenpe-k, Eusko Jaurlaritzako ziurtagiri eta zerbitzuen enpresak, eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak hitzarmen bat sinatu dute, azken honen zerbitzuetan sinadura elektronikoa ezartzeko. Hitzarmen honen arabera, Partzuergoak Izenpe-k eskaintzen dituen funtzionalitateetaz baliatzeko aukera izango du, hala nola, identifikazio eta sinadura zerbitzua, ZAIN Sinadura Zerbitzuen Plataforma, Argitalpena jasota uzteko eta egiaztatzeko Zerbitzua, Lotur@ Nortasun-artekaria, indarrean dauden elementuen zerrenda argitaratzeko Zerbitzua eta aholkularitza eta garapen teknologikoen Zerbitzua.

Horrela, Partzuergoak bere langileei emango dizkie sinaduraren ziurtagiri digitala duten txartel korporatibo elektronikoak eta egiaztapen aurreratua eskatu ahal izango du. Egiaztapen horren bitartez ziurtagiriak eta denbora zigiluak online egiaztatu daitezke eta, horrela, edozein eragiketaren eguna eta ordua bermatuta daude. Modu berean, URL batean informazio bat une jakin batean argitaratu dela egiaztatu ahal izango du eta atxikita dauden udalerrien datuak elkarri trukatu ere.

Bestalde, horren applet-Id@zki eskuratzeak lanpostu bakoitzetik edozein dokumentu mota sinatu eta zifratzeko aukera emango du eta bere kontratugilearen profilarentzako argitalpena jasota uzteko zerbitzua edukitzeak kontratazio-prozesuari buruzko informazioa jendaurrean hedatzearen hasiera frogagiriekin egiaztatzeko derrigortasuna beteko du.

Sinatutako hitzarmenak urte beteko iraupena izango du eta egutegiko urteka luzatu ahal izango da. Bi alderdiek zuhurtasun handia eta isiltasuna gordetzeko konpromisoa hartu dute eskuragarri izango duten erabilitako informazio guztiari dagokionez. Informazio hori isilpeko informaziotzat joko dute bi alderdiek.

Izenpe Eusko Jaurlaritzak bultzatutako sozietate anonimo bat da eta, ziurtapen-zerbitzuak emaile den heinean, sinadura elektronikoko zerbitzuak ematen ditu. Sinadura hori, eskuz idatzitako sinadura ordezkatzea ahalbidetzen duten prozedura tekniko eta juridikoen multzoa bezala definitu daiteke, lehen aurrez aurre egin behar ziren izapideak Internet eta telefonoaren bitartez egiteko.

Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoa erakunde publiko bat da eta horren helburua da Bizkaiko biztanleriaren %90a osatzen duten 72 udalerriei ur hornikuntza eta saneamendu zerbitzuak erabat ematea Udalerri horietaz gain, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatzen dute partzuergoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko