Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Administrazio elektronikoko 24 proiektu erakutsiko du Tecnimap-en

2010.eko apirilak 06

Eusko Jaurlaritzak Teknimapeko hamaikagarren Edizioan parte hartuko du, Administrazio Publikoak Modernizatzeko Informazioaren Teknologikoei buruzko XI. Jardunaldietan, hain zuzen. Jardunaldi horiek Zaragozan izango dira bihartik ostiralera arte. Aragoiko hiriburuko Erakustazokan Euskal Administrazioak bere gune propioa izango du eta bertan zuzenean informazioa emango du 24 proiekturi buruz. Proiektu horietan Euskal Administrazioaren izaera berriztatzailea ageri da. Horietatik zortzi hautatu dira zehatz-mehatz ponentzi banatan azaltzeko eta Mugikorraren Bidezko Ordainketaren Pasabidea aukeratuta dago zerbitzu publikoen prestazioa hobetzeko aplikatzen diren informazioaren teknologientzako sarietako bat jasotzeko.

Ponentzia duten proiektuak dira Irekia, Kontratazio Publiko Elektronikoa, Laguntzen eta Diru-laguntzen Digitalizazioa, Notarioekin Lankidetza, Dokusi, Open Data Euskadi, Eustateko online Inkestak eta Biodibertsitatearen Informazioa. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari Iñaki Ortizek ostegunean Gizarte Sareak eta Administrazio Elektronikoa izeneko mahai-inguru bat moderatuko du. Bertan, Alberto Ortiz de Záratek ere, Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak, alegia, hartuko du parte.   

Eusko Jaurlaritzak Tecnimapera daraman izpiritua irekia da, parte-hartzeko prest, gardena, eta konprometitua eta izpiritu hori akronimo gisa APTC! leloan jasota dago. Eusko Jaurlaritzaren gunea elkarreragilea eta dinamikoa izango da Elkarreragilea da nolabait bisitariak ikusle hutsa izan ordez aukera izango duelako bere online zerbitzuak probatzeko. Horretarako Zuzenean Zerbitzuaren (Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzua) informazio kiosko baten bidez aurrez aurre proiektuak ezagutuko ditu hainbat erakustaldi orokor edo pertsonalizaturen bitartez. Halaber, aukera izango du karga unibertsaleko gune batean telefono mugikorraren bateria elikatzeko eta bluetooth teknologia erabiliz informazioa eskuratzeko.  Eta dinamikoa dela esaten badugu da, nolabait, egunaren eta orduaren arabera standaren itxura eta osagaiak aldatuko direlako.

Webcam batek (www.irekia.euskadi.net) Irekia erabiliz aukera emango du streamingen jarduera osoari jarraitzeko eta Facebooken (www.facebook.com/TecnimapEuskadi) eta Twitterren (http://twitter.com/TecnimapEuskadi) argibideak eta iruzkinak kontsultatu ahalko dira.

Tecnimap 2010 Presidentziako Ministerioak, Aragoiko Udalak eta Zaragozako Udalak antolatu dute. Administrazioaren modernizazioan azken aurrerapenak erakutsi nahi dituen hamaigarren edizio honetan 171 erakustoki izango dira.

3 iruzkin
  • 2010.eko apirilak 07

    Sin duda, Euskadi está dejando huella en Tecnimap.

  • 2010.eko apirilak 07

    Un momento aptc genial con los productos Eusko Label

  • 2010.eko apirilak 07

    Un stand de calidad. Ha sido un placer visitaros

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko