Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko Turismo-Bulegoetan bertaratutako bisitari-kopurua %18,3 igo da Aste Santu honetan

2010.eko apirilak 09

ITOURBASK Turismo Bulegoen Euskal Sareak 28.694 bisitari erregistratu ditu Aste Santu honetan, hau da, 2009. urtean baino 4.446 gehiago. Bisitariok gehien bat Espainiatik etorritako turistak izan dira.

Igoera handiena Bizkaian izan da, 3.372 turista gehiago jaso dituena, eta, jarraian, Araba.  Bidaiarien igoera horren protagonistak kostaldeko herriak izan dira, esaterako, Getxo, Gorliz, Lekeitio, Sopelana eta Santurtzi. Gipuzkoan Donostia izan da igoera handiena jaso duena, eta, Araban, banaturik izan den arren Gasteiz izan da turista gehien jaso dituena.

Turistek eskatutako informazioari dagokionez, kultur ekintzak, gastronomia eta bisita gidatuak izan dira interes gehien piztu dutenak. Espainiako turistak, aurreko urteetan bezala, Katalunia, Madril eta Valentziako Erkidegotik etorri dira. Gainera, beste urte batzuetan baino turista gehiago etorri dira beste erdidego batzuetatik, esaterako Gaztela eta Leon Erkidegotik. Atzerritik etorritako bisitariei dagokienez, Frantzia izan da berriz ere nagusi.

Esan liteke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren politika eta batez ere euskal ostatu-etxeetan %20ko beherapena eskaini duen programa lagungarria izan direla egoera zailean dagoen turismo-sektorea nabarmen pizteko.

 Vitoria-Gasteiz, 2010. urteko apirilaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko