Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak 2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Euskal Administrazioetako langileak trebatzera

2013.eko uztailak 14

· Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) euskal administrazioko langileen trebakuntza diruz lagunduko du, baita aldundikoena, udaletakoena eta EHUkoena ere.

· Eusko Jaurlaritzaren iritziz, langile publikoen trebakuntza gobernu-jardunaren «funtsezko elementu bat da herritarrei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko».

Eusko Jaurlaritzak 2.091.138 €-ko laguntzak deitu ditu Euskadiko herri-administrazioetako langileak trebatzeko. Programa horiek «Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako langileen trebakuntza jarraituaren alde egindako apustu eta ahaleginaren» ondorio dira, «gobernu-jardunaren funtsezko elementu bat herritarrei zerbitzu modernoa, kalitatekoa eta XXI. mendera egokitua eskaintzearren».

Batetik, 757.000 euroko diru-partida bat bideratuko du Eusko Jaurlaritzak foru- eta udal-administrazioetako langileentzat zein Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

Laguntza horien zuzkidura, gehienez, zenbateko hauek izango ditu erakunde moten arabera banatuta:

 

EAEko Foru Administrazioak

312.965,70 euro

EAEko Udal Administrazioak

398.571,86 euro

Euskal Herriko Unibertsitatea (administrazioko eta zerbitzuetako langileak)

45.255,20 euro

GUZTIRA

756.792,76 euro

 

Bestetik, 1.334.345 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen trebakuntzara. Laguntza horien zuzkidurak, gehienez, zenbateko hauek izango ditu, eta erakunde hauen artean banatuko da:

 

Eusko Jaurlaritzako sailak

94.354,96 euro

Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak

64.517,35 euro

Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Saila (Justizia Administrazioko langileak)

69.331,53 euro

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia (Akademiak trebakuntza antolatu behar duen langileen trebakuntza)

119.155,03 euro

Osakidetza

492.622,72 euro

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (irakasleen trebakuntza)

494.364,06 euro

GUZTIRA

1.334.345,65 euro

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau