Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak esan du biktimek «memoria kritiko eta demokratikoko» politika publiko bat merezi dutela

2013.eko uztailak 24

Terrorismoaren biktimek «Bizkaiko pertsona gailen» izendapena jaso dute eta saria Memoriaren eta Elkarbizitzaren Institutuan gordeko da

Iñigo Urkullu lehendakariak terrorismoaren biktima guztiei, mota guztietako indarkeria taldeen biktimei, emandako «Bizkaiko pertsona gailen» saria jaso du. Lehendakariaren ustez, Euskadiko elkarbizitza eraikitzeko «lehenengo harria» da sari hori eta Memoriaren eta Elkarbizitzaren Institutuan gordeko da. Institutu horrek, lehendakariaren hitzetan, «herritarrek biktimekiko inplikazio ibilbide etiko bat egitea proposatzen du», giza eskubideekiko konpromisoan oinarritutako elkarbizitza, Urkulluk ziurtatu duenez.  Lehendakariak Euskadiko lau familia politiko handiei adostasunerako deia egin die; «elkarbizitzari buruzko oinarrizko akordio etiko eta demokratiko bat» hitzartzeko deia, hain zuzen. Urkulluk baieztatu duenez, hauxe da bere belaunaldiaren «erronka handia»; izan ere, nabarmendu duenez, biktimek «memoria kritiko eta demokratikoko politika bat» merezi dute.

Lehendakaria Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen «Bizkaiko pertsona gailen» sariaren banaketa-ekitaldira joan da. José Luis Bilbao ahaldun nagusiak bizitzeko eskubidea edozein ideia edo proiektu politikoren gainean dagoela azpimarratu du.

Lehendakariak ideia hori bera nabarmendu du eta, esan duenez, «ez dugu akats bera egin behar». Horixe da gizarteak bereganatu duen ikasgaia, lehendakariaren arabera. Orain, etorkizunera begiratu behar da, «pertsonak elkartzeko eta elkarbizitza hitzartzeko»; hori da, lehendakariaren hitzetan, Bizkaiko pertsona gailenei zuzendutako sariak zabaltzen duen mezua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Luis Bilbao, Diputado General de Bizkaia