Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, ikastetxeetako Ulibarri programak 2013-2014 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztuz. (2013-07-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 30

LABURPENA

1 MILIOI ULIBARRI HIZKUNTZ NORMALKUNTZARAKO PROGRAMARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du 2013-2014ko ikasturterako gehienezko dirulaguntzak zehazten dituen Agindua, hizkuntz normalkuntzarako Ulibarri Programan parte hartzen duten edo hartu nahi duten ikastetxeei zuzendutakoak. Halaber, Programan sartzeko edo jarraitzeko baldintzak zehaztu eta dedikazio-orduak finkatzen dira.

Agindu honek ondorengo dirulaguntzak onartzen ditu: 16.000 euro ikastetxe gehiago sartzeko eta 984.000 euro parte hartzen duten ikastetxeek jarraitzeko.

Hezkuntza-Administrazioak, ikastetxeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko edo itunpekoetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuen garapenean parte hartzen duen beste edozein erakundek batera egindako jardueraren bidez osatuko dute Ulibarri Programa.

Ulibarri Programako ikastetxeetako hizkuntz normalkuntzarako proiektuek euskararen erabilpena sustatzea dute helburu nagusia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau