Berriak Herrizaingoa
Eu

SOS Deiakek bere kudeaketaren kalitatea publikoki bermatu du, ''zerbitzuen karta'' baten bidez

2010.eko apirilak 13

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak larrialdi egoeren kudeaketan SOS Deiak-112ren bidez eskainitako zerbitzuaren kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoa idatziz adierazi du, ''zerbitzuen karta'' baten bitartez. Larrialdien kudeaketan, SOS Deiakek koordinatuta, parte hartzen duten bostehun instituzio eta erakunderi baino gehiagori helaraziko zaie gutuna.

EAEko hiru hiriburuetan dauden SOS Deiaken Larrialdiak Kudeatzeko Zentroen helburua hiritarrei laguntza sistema azkarra eta eraginkorra eskaintzea da, Erkidegoan bizitza, ondasunak eta ondarea arriskuan jartzen dituzten larrialdi kasuen aurrean. Hori lortzeko, larrialdi deiak (istripuak, suteak, erreskateak, salbamenduak, segurtasuna, larrialdi medikoak eta abar) jasotzen dira 112an, eta egoera horiei aurre egiteko eta kontrolatzeko beharrezko zerbitzu eta baliabideak berehala mobilizatzen dira. Hartara, Sos Deiakek 1.400.000 dei inguru erantzun eta 170.000 gertakaritik gora koordinatzen ditu urtero.

Hobetzeko nahiaren adierazpen gisa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak SOS Deieken zerbitzuaren ezaugarrien eta arduren berri emango du, ''zerbitzuen karta'' baten bidez. Bertan, konpromiso argiak, zehatzak eta neurgarriak ezartzen dira, herritarren beharrizanak asetuko dituzten  kalitate mailak lortzeko asmoz. Gutuna bostehun erakunderi baino gehiagori helaraziko zaie, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinei, Gobernu Zentralaren Ordezkaritzari eta Ordezkariordetzari, Aldundiei, Udalei, Osakidetzari, beste erkideko batzuetako SOS Zentroei, eta larrialdien kudeaketan parte hartzen duten erakundeei.

Besteak beste, hartutako konpromisoen artean honakoak daude; mota orotako deiak modu integral batean erantzutea, doako zerbitzu unibertsala eskaintzea, 24 orduetan abian egotea, eta entzuteko edo komunikatzeko arazoak dituzten pertsonek ere erabili ahal izatea. Arreta eleaniztuna da (EAEko bi hizkuntzetan, ingelesez eta frantsesez) eta larrialdien kudeaketan adituak diren pertsonek eskaintzen dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko