Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Construlan Azoka inauguratu du Arriolak

2010.eko apirilak 14

Ekonomia esparruan bizi dugun 'egoera korapilatsua' kontuan hartuz, mezu baikorra bidali nahi izan die Arriolak eraikuntzako sektoreko langileei. Era berean, obra publikoetara bideratutako inbertsioek "egungo maila mantentzeko" Eusko Jaurlaritzak egingo duen apustua baieztatu du

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua Etxebizitzaren inguruko akordio baten alde agertu da. Beti ere, adierazi du, ahal bezain adostasun mailarik handiena izan beharko luke halako hitzarmen batek. Horrela, etxeen eraikuntzaren merkatua bultzatuko litzatekeelako eta sektoreari aukera berri bat emango lioketen neurriak (etxebizitzen eraberritzeak, hiri-berroneratzeak eta alokairuaren aldeko apustuak) abiatzea ahalbidetuko bailuke. 

Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri-Lan eta Garraio sailburuak gaurtik apirilaren 17ra arte BEC-en (Barakaldo) ospatuko den Construlan azoka inauguratu du. 

Arriolak adierazi duenez, azoka "egoera korapilotsu batetan" inauguratu da krisi ekonomikoa dela eta. Sailburuak, "herri-lanetako inbertsioa mantentzeko" konpromisua  hartu du nahiz eta krisialdian egon; horretarako, Eusko Jaurlaritzak eta euskal enpresak "herriaren modernizazioa" bultzatu beharko dutela adierazi du.

Sailburuarekin batera, Mari Paz Larrumbide, Etxebizitza sailburuordea, Tontxu Rodríguez, Barakaldoko alkatea eta Jose Miguel Corres, BECeko kontseilari delegatua izan dira inaugurazio ekitaldian. 

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua Etxebizitzaren inguruko akordio baten alde agertu da. Beti ere, adierazi du, ahal bezain adostasun mailarik handiena izan beharko luke halako hitzarmen batek. Horrela, etxeen eraikuntzaren merkatua bultzatuko litzatekeelako eta sektoreari aukera berri bat emango lioketen neurriak (etxebizitzen eraberritzeak, hiri-berroneratzeak eta alokairuaren aldeko apustuak) abiatzea ahalbidetuko bailuke.

Gaur hasi eta igandera (apirilak 17) arte CONSTRULAN Eraikuntza, Hornidura eta Instalakuntza Azokaren laugarren edizioa hartuko du Bilbao Exhibition Centre-k. Arku Atlantiko osoko profesionalentzako eredu bilakatu den topagune honek estatuko eta nazioarteko 262 enpresa bilduko ditu aurtengoan. Beren produktu eta zerbitzuen gaitasunak erakutsiko dituzte guztiek; aldi berean, elkarren arteko harremanak eta salmenta operazioak bultzatzeko ere balio izango die.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola