Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Urnietako eta Irungo IAT zerbitzuari buruzko balorazio berria amaitu du

2010.eko apirilak 16

Industria sailburuak iragarri duenez, bere sailak Gipuzkoako IAT zerbitzuei buruzko epaia “ontzat hartuko” du

Datorren astelehenean, sailburuak agerraldia egingo du Industria Batzordearen aurrean, gai horren harira Eusko Jaurlaritzak burutuko dituen jardueren berri emateko.

Bernabe Unda  Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak Auzitegi Gorenak emandako epaia izan du hizpide gaur goizean Eusko Legebiltzarrean. Epai horretan, 1993an orduko gobernu autonomikoak Urnietako eta Irungo IAT zerbitzuen esleipenak egiterako orduan kontuan hartu ziren gai batzuei buruzko balorazio berri bat egitea eskatzen du Auzitegi Gorenak.

Undak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak epaileen erabakiak “ontzat hartzen eta betetzen” dituela. Halaber, datorren apirilaren 19an Industria Batzordean agerraldia egingo duela adierazi du, beharrezko azalpenak emateko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernabé Unda