Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak hartutako akordioak

2013.eko urriak 15

Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiek 2014rako diru-bilketaren aurreikuspena 12.374 milioi eurotan adostu dute, aurtengoa baino 4,2% altuagoa. Gaur izan jaurlaritzak duen egoitzan egin den Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan 2013rako dirubilketa kalkulatu dute. 2013rako 11.875 milioi euro bilduko dira, aurreikusitakoa baino gehiago. Ogasun eta Finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak albiste ona dela esan du ez bakarrik diru gehiago bildu delako baizik eta aurreikuspena bete egin delako.

Batzarraren ostean Gatzagaetxebarria sailburua eta hiru lurraldeetako Ahaldun Nagusiek prentsaurrekoan agertu dira, Arabako Javier de Andrés, Bizkaiko José Luis Bilbao eta Gipuzkoako Martin Garitano.

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak gaurko bileran, datozen gaien erabakiak onartu ditu:

  1. 2013 ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren itxiera onarpena.
  2. 2014 ekitaldirako zerga itunpea bidezko dirubilketaren zehaztapena.
  3. Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari 2014 ekitaldian egin beharreko Ekarpenen eta koefiziente horizontalen zehaztapena.
  4. 2014 ekitaldirako behin behineko Egokitzapenerako Funts Orokorraren zehaztapena.

*Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @curgoiti
    2013.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Aurten bilketa %5a igo da eta, azken urteotan, lehenengo aldiz, aurreikuspenak bete ditugu http://t.co/L9z40DURqU

  • @josuandoni
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: Aurten bilketa %5a igo da eta, azken urteotan, lehenengo aldiz, aurreikuspenak bete ditugu http://t.co/L9z40DURqU

  • @jerkoreka
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Aurten bilketa %5a igo da eta, azken urteotan, lehenengo aldiz, aurreikuspenak bete ditugu http://t.co/L9z40DURqU

  • @jerkoreka
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Este año ha subido la recaudación un 5%, y hemos cumplido por primera vez en varios años las previsiones. El... http://t.co/coLJ86B1kZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)