Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak iragarri du, La Naval, itsasoko energia eolikoen sektorean kontratu bat sinatzetik “sekula baino gertuago dagoela gaur”

2010.eko apirilak 21

Esportazioarentzako Aseguru Kredituen Espainiako Konpainiak (CESCE), bankuei, La Naval itsasoko energia eolikoen sektorean sartzea ahalbidetuko duen eragiketa ixteko akordio batera heltzea ahalbidetuko dien abalak onartu ditu

Eusko Jaurlaritzaren bitartekotzari esker, Esportazioarentzako Aseguru Kredituen Espainiako Konpainiak (CESCE), bankuei, La Naval duela zenbait hilabete negoziatzen ari den eragiketa ixteko akordio batera heltzea ahalbidetuko dien abalak onartu ditu. Horrek esan nahi du, La Naval negoziatzen ari den kontratu berria “sekula baino gertuago dagoela gaur”, Patxi López lehendakariak iragarri duenaren arabera. Lehendakariak, bitartekotza horri “gaur Sestaoko La Navalek eskaintzen duen kudeaketa bikaina eta maila teknologiko eta lehiakor handia” gehitu dizkio, akordio hori lortzeko faktore erabakigarri gisa.

LeaderSHIP Bilbao hitzaldia Itsas Museoan ospatzen ari da, eta bertan parte hartzen dute, Patxi López lehendakariaz gain, Bernabé Unda Industria sailburuak eta Europako ontzigintzaren sektoreko ordezkariek. Hitzaldi honen helburua, ontzigintzan Europako industria politika berri bat garatzea da, itsas garraioak planteatzen dituen erronkei erantzuteko, duela urte askotik hona krisi sakon batean baitago. Sektore estrategiko bat da, 400 enpresa inguru barne hartzen dituena eta 17.000 pertsonari baino gehiagori lana ematen diena.

Lehendakariak nabarmendu du, ontzigintza krisi handia pairatzen ari den arren, “sektore heldua baina bizia dela eta gobernu honek honekiko konpromisoa hartzen duela”. Konpromiso hori Bernabé Unda Industria sailburuak eta Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak burututako kudeaketa batzuen bidez gauzatu da, Esportazioarentzako Aseguru Kredituen Espainiako Konpainiak (CESCE), bankuei, La Naval duela zenbait hilabete negoziatzen ari den eragiketa ixteko akordio batera heltzea ahalbidetuko dien abalak onartzea lortzeko. “Orain espero dugu honi esker, La Navalentzat, itsasoko energia eolikoen sektorean, ibilbide luzeko bezero bat lortzen laguntzea”, azpimarratu du lehendakariak. Halaber, nabarmendu du lorpen hori “Eusko Jaurlaritzaren bitartekotzari” esker izan dela, baina “batez ere, gaur Sestaoko La Navalek eskaintzen duen kudeaketa bikainari eta maila teknologiko eta lehiakor handiari esker”. “Baieztatu dezakegu ontziolak hain biziki nahi izan duen kontratua gertuago dagoela gaur”, gehitu du.

Bere hitzaldian, Lópezek euskal ontzigintzaren “prestakuntza handia” nabarmendu du eta, zehazki, La Navalen jarduera, “teknologikoki aurreratua” dena. “Berritzailea delako. Kanpora irteten delako negozio bila eta mailarik altuenean lehiatzen delako”, adierazi du lehendakariak. Gainera, esan du benetan espero duela eragiketa horrek “La Navali egonkortasuna ematea ahalbidetuko duela, merkatuko nitxo berri batean, eta gure ekonomiarentzat estrategikotzat jotzen dugun sektore bat berreskuratzen lagunduko duela”. Ontzigintzaren sektorea sektore estrategiko bat da, 400 enpresa inguru barne hartzen dituena eta 17.000 pertsonari lana ematen diona.

European Leadership Bilbao Conference hitzaldiak, lehendakariaren hitzetan, “ontzigintzaren sektorearen etorkizunari buruzko ondorioak jasotzen ditue dokumentu bat adosteko balio behar du, eta hori, ondoren, Europar Batasuneko Lehiakortasun Ministroen Kontseiluaren agendan sartu behar da”, datorren hilabetean ospatuko dena, Europar Batasunaren Presidentetzarekin bat etorriz.

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 10

    Permitir que el último ejemplo de la industria pesada, que tanta riqueza dio a Vizcaya en el pasado, sería uno de los mayores fracasos colectivos que tendríamos que afrontar. Buscar nuevos nichos de mercado, como estos pontones instaladores de molinos, es un posible camino para el prestigio y continuidad de nuestro último astillero de gran capacidad.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria