Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola sailburuak Orioko portuko obrak bisitatu ditu

2010.eko apirilak 23

Lanak 2010eko abenduan amaituko dira

Iñaki Arriola, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua Orioko portuan izan da gaur saila egun egiten ari den obrak ikusteko.

Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza Orioko itsasadarraren bokalearen ezkerraldean egiten ari den sare eta biltegien eraikineko obrak bisitatu ditu Arriolak. Obrak 2009ko abenduan hasi ziren eta 2010eko abenduan amaituko dira, eta 4,6 milioi euroko aurrekontua dute.

Obra honekin Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Orioko San Nikolas arrantzaleen kofradiak egun duen espazio-beharrari erantzutea; ez baitute nahikoa leku arrantzarako tresnak, lanabesak eta sareak gordetzeko, sareak konpondu eta muntatzeko, eta kofradiako administrazio-lanak egiteko.

Itsasadarraren dragaketa

Orioko portua dragatzeko kontratua lehiaketa-prozesuan dago. Lehiaketarako gehieneko aurrekontua 1.063.092 eurokoa da. Lana burutzeko 4 hilabeteko epea izango dute gehienez ere.

Obraren xedea da Orioko itsasadarra dragatzea, 2007-2010 Dragatze Planaren arabera leku bakoitzari behar duen zingoa emateko berriro. Zutoin-oholen gaineko kaia, barrualdeko edo arrantza-kaia, kirol-portuaren bokalea eta itsasadarra dragatuko dira.
Aipatutako lau inguru horietan guztira dragatu beharreko bolumena 61.156,20 m3 ingurukoa izango da; aurreko bolumenarekiko % 5 gehiago.
2007-2010 Dragatze Planean ezarritakoari jarraituz, leku bat zehaztuta dago, itsasoan, horiek botatzeko; kenduko diren jalkinak egokiak baitira horretarako.
Zehaztutako inguru bakoitzean dragatuko den materiala, batez ere lohi eta harea izango da, eta biak ere onargarriak dira itsasoan isurtzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola