Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak bere eginbehar guztiak bete ditu renove planetan

2010.eko apirilak 23

Jaurlaritzak gogoratzen du foru-erakundeek dutela eskumen osoa, lortutako dirulaguntzak zergatik libre uzteko ala ez.

Eusko Jaurlaritzak Renove planen eta antzeko subentzioen bitartez emandako dirulaguntzei dagokienez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak argi utzi nahi du laguntzok ematerakoan hertsiki bete dela legea eta, bere garaian, horien berri eman zitzaiela foru-aldundiei.

 Dirulaguntza hauek lurralde historiko bakoitzaren zerga-araubidearen menpe daude.  Foru-erakundeek dute araudi fiskalaren eskumen osoa eta, beraz, haien esku dago lortutako dirulaguntzak zergapetik libre uztea ala ez. Nolanahi ere, dirulaguntzen zerga-arauek mailaz-mailako izaera dute norbere irabazien arabera.

Aurreko urteetan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpeko baltzu publikoek emandako antzeko dirulaguntzak zergapetik kanpo geratu dira.  Bide batez, esan beharra dago Jaurlaritzak ez daukala inolako beharrik aldundiei zerga-salbuespen hori eskatzeko, foru-aldundiena baita horren eskumen osoa.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 23a

Iruzkin bat
  • 2010.eko apirilak 26

    esta es la lealtad del PNV? esto es hacer país?a esto juega Urkullu? a hacer trampas al solitario? se os ve el plumero....

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan