Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Ikuskaritza kanpaina, arraina merkaturatzeko arloan

2010.eko apirilak 24

Hainbat urtez itxita egon ondoren ireki da antxoaren arrantzaldia, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuaren bitartez, ikuskaritza-kanpaina bat jarriko du abian, arraina merkaturatzeko arloan.

Kanpaina horretan, arrantzako produktuen trazabilitatearen eta etiketatzearen inguruko guztia kontrolatuko da nagusiki, eta arauzkoak diren gutxieneko neurriak betetzen diren ere bai. Ikuskapenak merkataritzagune handietan (azoketan, kontserba-fabriketan, etab) nahiz establezimendu txikietan (arrandegietan) egingo dira.

Arrantzako produktuen trazabilitatearen eta etiketatzearen kontrola urte osoan zehar egin ohi da; beraz, ez da berez berritasun bat. Hala ere, kanpaina horren bidez, indartu egin nahi da zaintza hori antxoaren denboraldian, hainbat faktore kontuan hartuta: Kantauri itsasoan antxoaren ustiapenak berriki bizi izan duen egoera berezia eta kontsumitzaileek asko preziatzen duten jatorriko espeziea izatea (Kantauri itsasokoa, alegia)

Trazabilitatearen eta etiketatzearen kontrolaren bitartez, egiaztatzen saiatuko dira arraina, merkaturatzeko kate osoan zehar, behar bezala dokumentatua eta etiketatua dagoela, produktuak eta jatorria zalantzarik gabe identifikatu ahal izan daitezen. Etiketatzea formaren ikuspuntutik zuzena den egiaztatzeaz gain, etiketan ageri diren datuak produktuaren errealitatearen berri ematen duen ere egiaztatuko da: bai jatorriaz dioena eta bai etiketako bestelako datuak ere.

Azkenik, gure uretan espeziea zaintzeko funtsezkoa den alderdia ere kontrolatuko da: hots, legerian ezarritako gutxieneko neurriekiko errespetua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko