Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak EAEko arrantza produktuak sustatuko ditu European Seafood (2010) Azokaren XVIII. edizioan

2010.eko apirilak 25

Jon Azkue sailburuordea euskal sektorearekin batera Bruselasen egongo da

EUROPEAN SEAFOOD EXHIBITION Azokaren XVIII. Edizioa Bruselaseko Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan egingo da, apirilaren 27tik 29ra bitartean. Han izango da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko 8 euskal enpresek aurkezten dituzten produktuak babesteko.

Jon Azkue, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea, eta Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendaria bertan egongo dira euskal sektorearekin batera. 

Euskadiren pabilioian (7. Hall-a- /1717 stand) arrain freskoak, izoztuak, prestatutako janariak eta kontserbak komertzializatzen dituzten enpresak izango dira.   Eusko Jaurlaritzaren partaidetza EAEko elikagaien industriako produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko planaren barruan kokatzen da.

Azoka garatuko den hiru egunetan, parte hartuko duten enpresen produktuak dastatzera emango dira, menua, Artxandako ostalaritza eskolako sukaldariak prestatuko dutelarik.

Arrantzarako Plan Estrategikoaren aplikazioak eta arrantzako produktu eraldatuek  nabarmen suspertu dute sektorea. Izan ere, inbertsio handiak egiten ari dira eraldaketa industria hobetzeko eta berritzeko. Gure kostaldeak eskaintzen dizkigun baliabide naturalei esker, espezien ugaritasuna eta kalitatea ezaugarri dutenak, arrantza industriak leku garrantzitsua izatea lortu du Euskal Herriko ekonomian eta bere produktuak munduko merkatu nagusietan saltzen ditu. Euskal erauzketa flota ondoren aipatzen diren ezaugarriengatik da ezaguna: arrantza egiteko baliabide tradizionalak erabiltzeagatik, itsasoko ekosistema errespetatzeagatik eta espezieak iraunarazten laguntzeagatik.

EUROSEAFOOD 2010-n AURKEZTUKO DIREN ENPRESAK ETA PRODUKTUAK

 

ENPRESA
WEBGUNEA
PRODUKTUA

ARAMENDI Y MARIN (ARAMAR)

www.aramar.com

Prestatutakoak (txipiroiak Erromako erara, arrautza-irinetan pasatutako ganbak, irinetan pasatutako txipiroiak...)

ARRANKOBA

www.arrankoba.com

Izoztutako arraina (berdela, txitxarroa, sardina, hegaluzea, marlina)

COFRADÍA PESCADORES "SAN PEDRO"

 /www.cofradiabermeo.com

Izoztutako arraina (berdela, sardina, txitxarroa, hegaluzea, marlina,...)

BACALAOS ALKORTA

www.bacalaosalkorta.com

Gatzik gabeko bakailaoa, izoztua eta gatzatua

FECOPE

www.fecope.com

Arrain freskoa

CONSERVAS SERRATS

www.serrats.com

Hegaluzea eta antxoa xerrak kontserban

PESCADOS LLORENTE,

www.pescadosllorente.com

Arrain freskoa

YURRITA E HIJOS S.A

www.yurrita.com

 

Antxoak, bokeroi marinatuak, prestaturiko janariak, kroketak

 

Iruzkin bat
  • @elsociologo
    2010.eko apirilak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco promociona los productos pesqueros vascos en la XVIII feria European Seafood 2010. http://bit.ly/99GMkm. Poco a poco Patxi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Azkue