Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

"Eraikuntza Proiektuan eta Proiektua Eraikuntzan. Zubiei buruzko II Jardunaldiak" ekitaldiari hasiera eman dio Iñaki Arriolak

2010.eko apirilak 27

Arriolak "herri honetako bizikidetasun korapilotsu honetarako zubiak luzatzera" dei egin du

"Eraikuntza Proiektuan eta Proiektua Eraikuntzan. Zubiei buruzko II Jardunaldiak" inauguratu du Etxebizitza, Herri-Lan eta Garraio sailburuak Donostiako Kuursalean, Asociación Española de la Carreterak (AEC) antolatuta.

Iñaki Arriola Etxebizitza, Heri-Lan eta Garraio sailburuak nabarmendu du "zubien erabilgarritasuna eta esanahia: gerturatzeko eta entendimendua errazteko modua".

Adierazpenok "Eraikuntza Proiektuan eta Proiektua Eraikuntzan. Zubiei buruzko II Jardunaldiak" ekitaldian egin ditu Etxebizitza, Herri-Lan eta Garraio sailburuak Donostiako Kuursalean, Asociación Española de la Carreterak (AEC) antolatuta. 

Saiburuaren esanetan, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoan hainbat obra egiten ari da, batez ere trenbidearen arloan, Abiadura Handiko Trenaren eta Donostialdeko metroaren inguruan. "Obra hauei esker, datozen urteotan zuzenean ikusi ahal izando dugu gure orografia konplexu honetako sakonuneak gaindituko dituzten mota guztietako bide-zubiak" adierazi du sailburuak. Arriolak espero du "bestelako zubiak eraikitzea herri honetako elkarbizitzaren bidean aurrera egin ahal izateko".

Ingenieritzaren egungo egoera eta etorkizuneko erronka nagusiak sakonki aztertzeko, Donostiak Eraikuntza Proiektuan eta Proiektua Eraikuntzan. Zubiei buruzko II Jardunaldiak hartuko du apirilaren 27tik 29ra. Bertan, 150 aditutik gora bilduko dira. Guztira, 31 hitzaldi emango dira, gai eremu zabal batekoak, bereziki arreta emanez Euskadin Garate diren proiektu bereziei. Zentzu horretan, sakontasunez aztertuko diren obretako batzuk izando dira: Debako eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren zubiak, Bilboko errondako zubi-bidea eta Donostiako saihesbideko zubia Errenterian.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola