Berriak
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

La comisión Begira de publicidad no sexista extiende su ámbito de actuación a los medios de comunicación

2013.eko azaroak 28

Begira, publizitate eta komunikazio ez sexista erabiltzeko aholku batzorde berria eratu da gaur Emakunderen egoitzan egin den bileran. Batzordeko buru, Ana Alberdi, Emakundeko idazkari nagusia izan da eta batzordeko kideen artean erakunde hauetako ordezkariak izan dira: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura, eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna sailak, EITB, Euskal Herriko Unibertsitatea, Emakundeko aholku batzordea eta EKA kontsumitzaileen elkartea. Hauekin batera publizitatea eta komunikazioan adituak diren bi pertsonek osatu dute batzordea.
Begira batzordea 1998. urtean eratu zen publizitatearen arloan emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko asmoz, eta ibilbide berri honetan, komunikabideen arlora ere hedatuko da bere jarduera. Komunikabideek gizartean, errealitatearen pertzepzioan, eta balioen eraikitzean duten influentzia nabarmena kontuan izanik, Emakundek komunikabideen arloa ere Begiraren barnean jorratzea erabaki du eta jarraituko dituen lan ildo estrategikoen artean daude publizitatean sexismoa antzemateko dekalogo bat lantzeko lana abiaraztea, publizitate eta komunikabideentzako kodigo deontologikoak proposatzea, eta sentsibilizazioan lan egitea hiritarrekin, publizitate enpresekin eta komunikabideekin prestakuntza, informazio eta dibulgazio akzioen bitartez bereziki
Batzordearen helburu nagusiak hauek dira:
• Komunikabideetan eta publizitate-euskarrietan pertsonek -sexu batekoak edo bestekoak izateagatik- giza duintasun txikiagoa edo handiagoa dutela eta objektu sexual soilak direla adierazi ez dadin bermatzea.
• Emakumeenganako indarkeria justifikatu, hutsaldu edo horretara bultzatzen duen edukirik egon ez dadin bermatzea.
• Gizarte-komunikabideek sexu bien irudi berdinzalea, orekatua, plurala eta edertasun-kanon eta sexu-estereotiporik gabea, eta emakumeek bizitzaren eremuetan betetzen dituzten funtzioetan duten partaidetza aktiboa berma dezaten sustatzea, bereziki kontuan hartuta haur eta gazteentzako programazioaren edukiak.
• Gizarte-komunikabideek hizkera ez-sexista erabil dezaten bermatzea.
Begirak publizitate sexistaren gainean hiritarrek edota erakundeek egindako kexak jaso eta aztertuko ditu, eta, prozedura zuzentzaileak proposatuko ditu edo behar izanez gero 2005eko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legeak jasotzen duenaren arabera prozedura zigortzaileak erabakitzea dagokien organoetara bideratuko du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)