Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesak hurrengo bi hiletan 575 etxebizitzaren eraikuntza esleituko du

2013.eko abenduak 09

Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza publikoen sozietate sustatzaile Visesak Sestaon, Barakaldon, Eibarren eta Irunen kokatutako lau promoziori dagozkion eraikuntza eta urbanizazio lanak esleituko ditu hurrengo bi hiletan, lizitazio-epea amaitzen denean.

Lau hirigintza-proiektu berri horien bidez 361 etxebizitza eraikiko dira. Horiez gain, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Visesak beste 214 etxebizitza eraiki nahi ditu Leioan.

Bizkaian, Barakaldoko Karmengo auzoan eta Sestaoko Vega-Galindon babes ofizialeko 72 eta 58 etxebizitzaren eraikuntza sustatuko du, hurrenez hurren. Bi promozioak eraikitzeko eta urbanizatzeko 20 milioi euro inguruko aurrekontua dago.

Gipuzkoari dagokionez, Eibarko Egazelai sektorean babes ofizialeko 62 etxebizitza eraikiko dituzte, eta Irungo Oinarre sektorean, 48. Azken proiektu horretako 16 etxebizitza, gainera, alokairu-erregimenekoak izango dira. Bi promozioen aurrekontua 11,25 milioi eurokoa da, guztira.

Baldintza teknikoen orriaren arabera, promozioetako lizitatzaileek eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 3an amaituko da. Obrak hasteko 30 eguneko epea izango da kontratua sinatzen den egunetik hasita. Obrak amaitzeko epea, ordea, 22 hialbetekoa izango da kasu guztietan.

Etxebizitzak eraikitzeko 561 lanpostu sortuko dira, zuzeneko 330 eta zeharkako 231.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)