Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Ertzaintzak Donostiako Udaltzaingoak atzitutako droga analiza dezan

2013.eko abenduak 17

Hitzarmenak substantzia estupefazienteen atzipenari, analisiari, zaintzari eta suntsiketari buruzko jarduera-jarraibide uniformeak ezarri nahi ditu

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak eta Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Ertzaintzaren Unitate Zientifikoak Donostiako Udaltzaingoak atzitutako legez kanpoko substantziak, espediente zigortzailea eragiten dutenak, analizatu eta suntsitu ditzan.

Hitzarmen horren bidez, Donostiako Udaltzaingoari drogak analizatzeko lanak erraztuko zaizkio, horrek ez baitu polizia zientifikoaren lanak eta beharrezko adituaren txostenak gauzatzeko baliabide teknikorik. Gainera, hitzarmenaren bidez, udaltzaingoak konfiskatzen dituen droga toxikoen, estupefazienteen edo substantzia psikotropikoen atzipenari, analisiari, zaintzari eta suntsiketari dagokionez, administrazioetako polizia-zerbitzuentzako jarraibide uniformeak ezarri nahi dira.

Donostiako Udalak sinatu du lehendabizi joan den azaroaren 26an Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen hitzarmen markoa. 50.000 biztanle edo gehiago dituzten udalei eta Herritarren Segurtasuna Babesteko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak barne hartzen dituen droga toxikoak, estupefazienteak eta substantzia psikotropikoak legez kanpo edukitzearekin eta jendaurrean kontsumitzearekin lotutako eskumen zigortzaileak dituztenei zuzenduta dago.

Hitzarmen horren bidez, Segurtasun Sailak horretatik deribatutako langile eta material gastuak hartuko ditu bere gain, material suntsikorrarekin lotutakoak izan ezik.

Udalak Segurtasun Sailaren laborategietan drogak baieztatzeko proba egiteko material suntsikorraren kostuak baino ez ditu ordaindu beharko.

Eusko Jaurlaritzak 2012ko uztailetik egin ditu 50.000 biztanletik beherako udaletako poliziek konfiskatu dituzten drogen analisiak. Aurretik, Osasuneko Ministerioa arduratzen zen horietan, beste hitzarmen baten ondorioz.

Hitzarmen honi esker, Donostiako Udalak Segurtasun Sailarekin antzeko hitzarmenak dituen 34 udalerriekin bat egin du. Donostiako Udala, gainera, hitzarmena sinatu duen 50.000 biztanletik gorako lehen udala da.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Izagirre, Donostiako Alkatea