Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Aztertu dira Uholde-arrisku eta -arriskugarritasunaren mapei egindako alegazioak Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikorako, EAE barneko arroen eremuan

2013.eko abenduak 20

Europako uholdeen arriskuak ebaluatu eta kudeatzeari buruzko 2007/60/EE Zuzentarauak eta bertan xedatutakoa estatuko legerian jasotzen duen 903/2011 Errege Dekretuaren helburua da uholdeen ondorioak murriztea giza osasunean, ingurumenean, ondare kulturalean eta jarduera ekonomikoan.

Zuzentarauak, hain zuzen ere, lan fase hauek betetzera behartzen du, eta ezarritako epemugetan.

  1. Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa (U.A.A.E.) egin eta Uholde Arrisku Handiko Eremuak (U.A.H.E.) aukeratu. Gehienez 2011ko abenduaren 22rako.
  2. U.A.A.E.an aukeratutako U.A.H.E.en uholde-arriskuaren eta -arriskugarritasunaren mapak egin. Gehienez 2013ko abenduaren 22rako.
  3. U.A.A.E.tan aukeratutako U.A.H.E.-en uholdeen arriskuaren kudeaketa planak egin. Gehienez 2015ko abenduaren 22rako.

Lehenengo fasea betetze aldera, Uraren Euskal Agentziak Kontsulta Publikora zabaldu zituen hiru hilabetez Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketaren emaitzak, eta bertatik sortutako agiria onartu egin zen 2011ko abenduaren 13ko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez. Bertan Uholde Arrisku Handiko Eremuak zehaztu ziren, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremurako.

Bigarren fase batean, Uraren Euskal Agentzia-URAk jendaurrera zabaldu zuen, U.A.A.E.an aukeratutako U.A.H.E.-en uholde-arriskuaren eta -arriskugarritasun mapen dokumentazioa, eremu berean.
Heldutako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko agiriak URAko kide anitzeko organoei aurkeztu zitzaizkien. 2013ko abenduaren 19an Erabiltzaileen Batzarraren oniritzia jaso ondoren bigarren fase honi bukaera ematen zaio eta Nekazaritza Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaltzen dira. Honako lotura honetan aurkituko dituzue behin betiko agiriak:

AGIRIAK

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau