Berriak
Eu

Kontsulta Publikora zabaldu da 2015-2021 ziklo hidrologikoko Behin-Behineko Gai Nagusien Eskema

2013.eko abenduak 20

 

Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko EAE barneko arroen eremuari dagokiona.

2015-2021 ziklo hidrologikorako agiria honen garrantzia: seiurteko horretan Euskadiko lurraldearen gehiengoan egingo den Uraren politikaren oinarriak finkatzen duela.

2015-2012 Plangintza zikloan lehentasuna emango zaio: jatorri urbanoko kutsaduraren murrizketari, eraldaketa morfologikoen lehengoratzeari (Jabari Publikoari dagozkion espazioen berreskurapena barne), emari ekologikoen mantentzeari, ur-hornidura urbanoaren zaurgarritasuna murrizteari, eta ur goraldien kudeaketari.

URAk eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak elkarrekin idatzi dute  Gai Garrantzitsuen Eskema, Kantauriko Ekialdeko Mugape Hidrografiko osorako.

 

Vitoria-Gasteiz.2012.12.20. URAk kontsulta publikora zabalduko du 2015-2021 ziklo hidrologikoko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko EAE barneko arroen eremuari dagokiona. Kontsulta publikoa abenduak 30ean hasiko da, sei hilabeteko iraupenarekin.

 

Ezinbesteko agiria da 2015-2021 plangintza hidrologikoko zikloaren lantze prozeduran. Izan ere, seiurte honetan, uraren politikak kontuan izan beharko dituen oinarriak ezartzen baitu Euskadiko lurraldearen gehiengoan. Mugapeak pairatzen dituen arazo nagusiak zehaztu, eta zenbatesten ditu agiriak. Nahiz eta adierazitako gaiak gehiago izan, bost dira seiurteko horri begira lehenesten diren eginbeharrekoak. Alegia:


  • Jatorri urbanoko kutsaduraren murrizketa.
  • Eraldaketa morfologikoen lehengoratzea, Jabari Publikoari dagozkion espazioen berreskurapena barne.
  • Emari ekologikoen mantentzea; baita emakiden jabeekin lankidetza sustatzea.
  • Ur-hornidura urbanoaren zaurgarritasuna murriztea. Kasurako, hornidura sistemetan mantentze lanak egiteko, istripuak edota hausturei aurre egiteko ahalmena handitzea.
  • Ur goraldien kudeaketa. Agiriak espresuki adierazten du Uholde Arriskua Kudeatzeko Planak ( Uholde zuzentarauaren hirugarren fasea) plan hidrologikoaren lantze prozeduran txertatzea. Hartara, uholde kudeaketan neurri mota ezberdinak integratzen dituen politika ahalbidetzea bilatzen da. Alde batetik egiturazkoak ez diren neurriak (erabileren antolamendua uholde-arrisku mailaren arabera, informazio hidrologikorako eta alerta goiztiarrerako sistemak, babes zibilerako neurriak, eta abar). Eta, beste alde batetik, egiturazkoak diren neurriak jadanik ur goraldien arriskupean dauden hirigune finkatuetan.

Agiriak xehetasunez josita deskribatzen ditu 2015-2021 plangintza hidrologikoko ziklorako zehaztu diren oinarri hauetariko bakoitza: zeintzuk eta nolakoak diren arazoak, zeintzuk diren zer esana duten sektore edota aktibitateak, eta, azkenik, arazo bakoitzarentzat zein konponbide leudeken jasotzen ditu. Kontuan izatekoa da hauetariko oinarri bakoitza definitzerako orduan, indarren dirauen aurretiko zikloko edukiei jarraipena ematen zaiela. Eta, bati-bat, bat egiten dutela baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutenarekin.

Bukatzeko, esan beharra da URAk eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak elkarrekin idatzi dutela Gai Garrantzitsuen Eskema, Kantauriko Ekialdeko Mugape Hidrografiko osorako (bai EAEko Barne Arroko Eremurako, bai Mugapeko Estatu eremuan).

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau