Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Hausnarketa estrategikoaren prozesua Euskadiren Nazioartekotzeari buruz

2014.eko urtarrilak 13

Esparru Estrategia, Euskadiren nazioartekotzeari eta gizarte global eta nazioarteko bat osatzearen helburuari erantzun behar dion tresna bat da. Horregatik eragile sozial eta instituzionalen kontsulta eta parte-hartze prozesuan eraiki da Estrategia honen elaborazioa. Parte-hartze prozesuak eragile ezberdinen nazioartekotze inguruko helburuak, lehentasunak, ekintzak eta beharrak identifikatzea baimendu du.

Bestalde, Euskadi beraren nazioartekotze ibilbidea kontutan izan da, bai erakunde bai enpresa mailan, eta Flandria, Quebec edo Bavaria bezalako lurraldeetako estrategia, tresna eta antolamendu ereduen ikasgai eta praktikak atera dira.

Parte-hartze prozesuan Eusko Jaurlaritzako Sail, Sozietate Publiko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 61 ordezkariei elkarrizketak egin zaizkie. Bestalde, kontsulta online bat eraman da aurrera, non Euskadiko heziketa, enpresa, kultura eta zientifiko teknologiko arloko 37 erakunde eta eragilek parte hartu duten. Irekia plataformaren bitartez Euskadiren nazioartekotzearekin zerikusia duten galderak argitaratu dira aldizka, hiritarraren iritzia eta Esparru Estrategiaren lanketan ekarpenak jasotzeko asmoz. Azkenik lau egiaztatze mahai burutu dira, non 29 eragile eta erakundek parte hartu duten. Mahaiak interes multisektorial eta europar eraikuntzaren arloan nazioartekotzearen helburuen arabera antolatu dira. Euskadi Munduan gaiari buruz jardun duen mahaiak esparru geografiko eta gai interesgarriak identifikatzea bilatu du. Beste mahai batek Euskaditik kanpora bizi eta lan egiten duen euskal komunitatera nola iritsi eta lotu hausnartu du. Egiaztatze mahai hauen helburua nazioartekotzeari buruz, arlo zabalean, eztabaida sortzea eta hurrengoak ezagutzea izan da:

  • Kanpoan, Euskadiren garapen iraunkor eta jasangarriago bat eragingo duten interes sektorialak sustatuko dituzten tresna aproposagoak.
  • Euskadiren ahotsa Europara eramateko eta europar eraikuntzan aktiboki parte-hartzaile eta arduradun izateko tresna aproposagoak.
  • Kanpoan dagoen euskal komunitatearekin loturetan sakontzeko eta lotura hau Euskadiren nazioartekotzearen zerbitzura jartzeko tresna aproposagoak.
  • Eraginkortasun, arrazionaltasun eta koherentzia irizpideak jarraituz Euskadiko kanpo harremanak garatuko dituzten eskualde edo lurralde geografiko eta jokabide eremuak.
  • Euskadik dituen, eta kanpoaldean eman nahi duen irudia proiektatzen lagunduko duten, aktibo eta jarduera arlo potentziadun eta bereizgarriak.

Aipatu beharrekoa, Estrategia honen eraikuntza prozesuan Sailarteko Batzordea eta Erakunde Arteko Batzordea deitu direla egindako lana aurkeztu eta egiaztatzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko urtarrilak 20

    Una forma de promocionarlo sería invitando a los que nos visitan a que escriban sus vivencias en un espacio abierto a tal efecto en internet. Se podría habilitar una página web dentro de irekia en las que puedan cargar fotos o textos con sus vivencias personales escritas en las lenguas más importantes de Europa para que sea posible la moderación del contenido al objeto de evitar textos escritos por troles y gentes malintencionadas.