Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2,2 milioi euro bideratuko ditu euskal administrazioetako langileak trebatzera

2014.eko urtarrilak 19

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) EAEko Administrazio Orokorreko langileen trebakuntza diruz lagunduko du, bai eta toki- eta foru-administrazioetako eta Euskal Herriko Unibertsitateko langileena ere.

Laguntza horiei esker, euskal herri-administrazioetako langileen trebakuntzarekin jarraituko da. Hori, bada, "funtsezko" elementua da Eusko Jaurlaritzarentzat, herritarrei administrazio "eraginkorra, modernoa eta egungo gizartearen beharretara eta eskakizunetara egokitzen dena" eskaintzea baitu "lehentasunezko" helburu.

Eusko Jaurlaritzak 2.207.500 euroko diru-laguntzen deialdia egin du. Horiekin euskal herri-administrazioetako langileentzako trebakuntza-planak eta -programak finantzatuko ditu 2014an.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak EAEko herri-administrazioetako langileen etengabeko trebakuntzaren aldeko "apustuari eta ahaleginari" eutsiko dio. Jaurlaritzak administrazio "eraginkorra, modernoa eta egungo gizartearen beharretara eta eskakizunetara egokitzen dena" eskaintzea du "lehentasunezko" helburu; hortaz, "funtsezkotzat" du bere langileen etengabeko trebakuntza.

Batetik, 1.422.500 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen trebakuntzara. Honela banatuko da kopuru hori:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko irakasleak: 491.000 euro

Osakidetza: 483.500 euro

Eusko Jaurlaritzako sailak: 156.000 euro

Euskal Herriko Poliziaren eta Larrialdien Ikastegia: 115.000 euro

Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomoak: 110.000 euro

Justizia Administrazioko langileak: 67.000 euro

Bestalde, 785.000 euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioetako langileen eta Euskal Herriko Unibertsitateko langileen trebakuntza finantzatzera. Honela banatuko da kopuru hori:

Toki-administrazioak: 375.000 euro

Foru-administrazioak: 345.000 euro

EHU: 65.000 euro

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lan nagusietako bat euskal herri-administrazioetako langileak hautatzea eta trebatzea da. Eta, horrez gain, administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa bultzatzea, euskarako itzulpen ofizialak egitea eta euskarako terminologia juridiko eta administratiboa finkatzea eta hedatzea. Bai eta hizkuntzari, zuzenbide eta administrazioari eta kudeaketa hobetzeari buruzko aholkularitza ematea eta ikerketak egitea ere.


2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikas_info
    2014.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco destinará 2,2 millones de euros a la formación del personal de las administraciones vascas. http://t.co

  • @Orientagune20
    2014.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco destinará 2,2 millones de euros a la formación del personal de las administraciones vascas. http://t.co

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juanjo Olabarria, Responsable de formación del IVAP