Berriak Osasuna
Eu

Darpónek osasun-laguntza unibertsala defendatu du, "osasuna pertsonen eskubidea" baita

2014.eko urtarrilak 31

Osasuneko sailburu Jon Darpónek adierazi duenez, osasun-laguntzaren unibertsaltasuna "bermatuta dago Euskadin". Europako Kontseiluak baieztatu duenez, Euskadik zuzen jokatu zuen etorkin irregularrei laguntzarik ez emateko Espainiako Gobernuaren Dekretua aplikatu ez zuelako. Halako bermearekin, bada, "osasuna pertsonen eskubide bat" dela defendatu du Darpónek. Sailburuaren aburuz, "onartezina da pertsona bati osasun-laguntza ukatzea plastikozko txartel bat ez duelako", eta baieztatu du Euskadin pertsona guztiek dutela familia-mediku bat.

Osasuneko sailburu Jon Darpón Radio Vitoria irratian elkarrizketatu dute gaur goizean. Elkarrizketan aurreratu duenez, sindikatuekin bilduko da Osakidetzaren azkeneko enplegu-eskaintza publikoaren harira sortutako gatazka konpontzen saiatzeko. Azaldu duenez, aurreko gobernuak aldi baterako kontrataziorako zerrendan sartzeko baldintzak aldatu zituen; hori horrela, azterketaren nota baino ez zen baloratzen, eskatzaileen merezimenduak eta esperientzia aintzat hartu gabe. . Egoera horrek "kanpoan uzten ditu lanean aritu diren pertsona asko –Darpónen aburuz– eta arazoa sortzen du". Sailburuak jakinarazi du sindikatuekin bilduko dela "guztiontzako irtenbiderik onena" bilatzeko.

Gripe-kasuei buruz galdetuta, onartu du "gainkarga" izan zela osasun-zentroetan urtearen amaieran, oporraldia zela-eta eta egun horietan gaixotasuna piztu zela-eta. Egoera hori urtarrilaren hasieran berrezarri zen. Nolanahi ere, Jon Darpónek prebentzioaren eta txertoen garrantzia nabarmendu du: "Asko larritzen gara (gripea) iristen denean, baina gutxi kezkatzen gaitu zerbait egin daitekeenean, urrian eta azaroan gripearen kontrako kanpaina hasten denean". Arrisku-taldean daudenen % 65ek hartzen dute txertoa. Adierazi duenez, hurrengo kanpainan hobetu beharreko zifra da hori.

Jorratu duen beste gaietako bat Espainiako Gobernuak aurkeztutako abortuaren lege-proiektua da. Jon Darpónek baieztatu duenez, "ez da osasun-eztabaida bat, eztabaida etiko bat baizik", eta ziurtatu du indarrean den legediari eutsiko diotela, ahal den neurrian. Ziurtatu du, gainera, Eusko Jaurlaritzak ez duela legedia aldatzeko arrazoirik ikusten; izan ere, "oreka" bat dago jaiogabeen eskubideen, emakumeen ugaltze-eskubideen eta profesionalen segurtasun juridikoaren artean. Izan ere, haurdunaldi gutxiago eten dira, jakinarazi duenez. Dekretua onartuko balitz eta ezingo balitz aborturik egin, "abortu klandestinora itzuliko ginateke eta baliabide gutxien dituzten pertsonek beste legedi bat duten herrialdeetara joko lukete", esan du. Darpónen ustez ez da desiragarria abortuak egotea, baina, aldi berean, "legedi murriztaile" batek ez ditu saihestuko; antisorgailuek, hezkuntzak eta emakume eta familientzako laguntzek bai, ordea.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko otsailak 13

    "ACUERDO de 9 de mayo de 2011, APROBADO Y PUBLICADO EN EL BOPV, del Consejo de Administración del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, de elaboración y gestión de las listas de contratación temporal en Osakidetza-Servicio vasco de salud".
    APARTADO CUATRO
    CRITERIO DE ELABORACIÓN DE LISTAS
    1.- El orden de "PRIORIDAD" aplicado en la conformación de todas las listas de contratación temporal, ya sean de vacantes o de sustituciones, es el siguiente:

    1.- (Listado Prioridad 1) Personas que, cumpliendo los requisitos establecidos en las bases generales y específicas de la última OPE (2011) convocada, HAN APROBADO la fase de oposición de dicha última OPE.........

    2.- (Listado Prioridad 2) Personas QUE NO SE ENGLOBAN EN EL APARTADO ANTERIOR (ose, suspensos y demás), para quienes también es necesaria la inscripción en las las listas de contratación temporal........

    SI SE RESPETAN LAS LISTAS DE PRIORIDADES, TRABAJAREMOS TODOS.
    EN CAMBIO, CON UNA "LISTA ÚNICA" SE PERJUDICA A LOS APROBADOS, PUES GENTE SUSPENDIDA, SÓLO POR ANTIGUEDAD SUPERARÍ A LOS APROBADOS.
    ¡¡ATROPELLO!!

  • 2014.eko otsailak 11

    Esto abre las puertas no solo a quienes vivimos en Euskadi, sino a gran cantidad de eventuales de otras Comunidades Autónomas que tengan muchos años de experiencia y necesiten trabajar.
    Con una Bolsa así, yo no lo dudaría... Está la cosa muy mal...
    ¿Cómo lo piensan controlar?
    En otras CC.AA. solo trabajan como Eventuales en Listas, LOS APROBADOS y punto pelota!

  • 2014.eko otsailak 01

    Por favor Sr. Darpón no haga demagogia y diga que los que no aprobaron la OPE 2011 no entra en listas de contratación porque eso no es cierto, estarían en otra lista, lista de prioridad 2 y se les trendría en cuenta y tampoco es verdad que solo se vaya a valorar la nota del examen por que si aprobabas te cuentan tanto los méritos y el euskera así que, le pido Sr. Darpón que antes de hablar se informe bien.

  • 2014.eko otsailak 01

    "Deja a gente fuera que lleva tiempo trabajando", pero dentro a gente que también lleva tiempo trabajando y que hizo un gran esfuerzo para aprobar, incluso en circunstancias muy desfavorables para estudiar decentemente. Los suspendidos compartirán prioridad con personas con experiencia y que aprobaron? Hay que premiar el esfuerzo y cumplir las normas; se sabía que había que aprobar o habría serios problemas, como en cualquier oposición o examen de selectividad. Es un asunto muy muy serio, q tipo de sociedad se crea así?

  • @chema_ovi
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @ListasOsaki: El consejero de #Salud Jon #Darpón ha sido entrevistado esta mañana en Radio Vitoria. http://t.co/cHhMuYc2eb #AfectadosOPE…

  • @lurubeta
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Darpón ha defendido la asistencia sanitaria universal porque “la salud es un derecho de las personas”. http://t.co/ffcKlc

  • 2014.eko urtarrilak 31

    Sr. Darpon:
    Pues entonces no convoquen una OPE(que nos cuesta un dineral) si luego no se respeta el principio de IGUALDAD y se quiere meter a dedo a la gente. En la ope de 2008 ya se dieron las preguntas y respuestas para que lograsen plaza quienes llevaban muchos años trabajando.
    En cualquier Administración u Organismo Público primarían los aprobados sobre los suspensos y en cualquier caso habría dos listas: aprobados y suspendidos en segundo lugar.
    Soy una persona de mediana edad, llevo años como eventual en Osakidetza y mi esfuerzo creo debe verse recompensado a través de mi APROBADO.He ganado mi oportunidad.

  • @ListasOsaki
    2014.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    El consejero de #Salud Jon #Darpón ha sido entrevistado esta mañana en Radio Vitoria. http://t.co/cHhMuYc2eb #AfectadosOPEosaki #Osakidetza

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)