Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Lanbidek kudeaketa hobetu du 2013an eta lan bitartekotza sustatzea izango du helburu

2014.eko martxoak 27
  • Lanbidek kudeatutako lan-aktibaziorako bost programa nagusietan 120.630 pertsonek parte hartu dute
  • DBE kobratzeko legezko epean ebatzitako prozeduren ehunekoa % 49tik % 73ra pasa da azken urtean

Ia 180.000 pertsonek parte hartu zuten Lanbidek kudeatutako lan-aktibaziorako eta prestakuntzako programetan 2013an. Euskal Enplegu Zerbitzuak 137,12 milioi euro inbertitu zituen lan-merkatura sartzeko aukerak hobetzera zuzendutako neurri sortan. Beste 435,3 milioi bideratu zituen biziraupen-gastuei aurre egiteko aski diru-sarrerarik ez zuten 62.000 pertsonen oinarrizko premiei erantzutearren.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuorde Ricardo Barkalak eta Lanbideko zuzendari nagusi Adolfo Alustizak gaur aurkeztu dute Bilbon Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2013ko balantzea: enplegu-politika aktiboak (lan-aktibazioa eta enplegurako prestakuntza) sustatzera 137,12 milioi euro bideratu izana da alderdi nabarmenetako bat, organismo publikoak egun kudeatzen dituen bi prestazioetara, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioa (EGSO), bideratutako 435,36 milioi euroekin batera.

Urte amaieran, DBE jasotzeko eskubidea zuten pertsonen % 73k (62.817k) legezko epearen barruan jasotzen zuten –eskaera egin ondorengo bi hilabeteen barruan–; hau da, iazko datutik 24 puntu igo da.

Ricardo Barkalak Lanbideren orientazio profesionaleko eredua defendatu du, pertsonak baitira enplegu-bilaketako protagonista eta erantzunkide, zerbitzu profesionaleko lagunduta. Lanbidek kudeatzen dituen lan-eskaintza eta hautaketa-prozesu guztietarako sarbidea eskaintzen die enplegu-eskatzaileei. Enpresei, aldiz, beren eskakizunetara eta beharretara hobekien egokitzen diren profilak eskaintzen dizkie. Enplegu sailburuordeak 2013an 13.425 eskaintza kudeatu zituen lan-bitartekotzako eredu honetan sakontzearen alde apustu egitea defendatu du.

 

Lan AKTIBAZIOA

programa

INBERTSIOA

Lan-sustapena

44,84 milioi euro

Toki- eta eskualde-garapena

 

5,65 milioi euro

Enpresentzako zerbitzuak

3,31 milioi euro

Lan-bitartekotza

 

8,87 milioi euro

Lan-orientabidea

OROTARA

62,67 milioi euro

 

Bitartekotzaz gain, Lanbidek zerbitzu koordinatuak eskaintzen dizkie pertsonei eta enpresei orientabideen, enplegu-laguntzaren eta toki garapenaren arloetan. Adolfo Alustizak esan duenez, 2013an, 120.630 pertsonek parte hartu dute Lanbidek kudeatutako lan-aktibaziorako bost programa nagusietan. Neurri horietan 62,67 milioi euro inbertitu dira, eta horietatik 44,84 milioik balio izan dute merkatu ez arruntean kontratazioak sustatzeko eta laneratzeko zailtasun bereziko pertsonen enplegagarritasuna areagotzeko. Programa honen bidez 21.659 kontratazio egin dira.

Era berean, Lanbidek euskal geografian barrena banatutako 43 bulegoetan 212.496 enplegu-orientabideko esku-hartze gauzatu zituzten zerbitzuko profesionalek.

 

Enplegurako prestakuntza

 

 

PROGRAMA

INBERTSIOA

Lanean dauden pertsonentzako prestakuntza

Hobetuz

19,9 milioi euro

 

Lanean dauden pertsonentzako prestakuntza

Zentro publiko eta pribatuetan laneratzeko zailtasunak dituztenak

33,01 milioi euro

Kontratazio-konpromisoa + Hezibi programa dutenak

3,07 milioi euro

Laneratzearen zerbitzurako prestakuntza-baliabideak

16,0 milioi euro

Enplegu berdea

2,47 milioi euro

OROTARA

74,45 milioi euro

 

Enplegu-politika aktiboen esparruan, funtsezkoa da prestakuntza lan-aktibazioa lortzeko. Langileei, langabeak edo enplegatuak izan, beren eta lan-merkatuaren beharretara egokitutako prestakuntza emateko helburua du. Langabeei dagokienez, Lanbidek honako hauek kudeatzen ditu: lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituztenei zuzendutako berariazko programak, enpresek eskatutako profil profesionalei erantzuteko kontratazio-konpromisoa, gazteentzako lanbide-prestakuntzako programak eta gizarte-bazterketa eta prestakuntza-defizita jasateko arriskuan dauden pertsonentzako lanekoak ez diren praktikak.

Langabeei zuzendutako prestakuntzan, aurrekontu handieneko programa lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten langabeei eskainitakoa da. Zentro publiko nahiz pribatuetan eskaintzen den prestakuntza mota horretara 33,01 milioi euro bideratu ziren. Honako esparrua hauetako ikastaroak eskaini ziren: arte grafikoak, merkataritza, elektrizitatea, fabrikazio mekanikoa, eta abar. Langabeentzako beste programa batzuk dira kontratazio-konpromisoko prestakuntzarena, Hezibi, laneratzearen zerbitzurako prestakuntza-baliabideena.

Dagoeneko lana duten pertsonentzat, aldiz, Lanbidek lan-bizitzan zehar kualifikatzeko ikastaroak eskaintzen ditu, Hobetuz, Etengabeko Prestakuntza Profesionalerako Euskadiko Fundazioaren bidez. 2013an, 37.170 ikaslek jaso zuten mota horretako prestakuntza. 19,9 milioi euroko finantzaketa izan zuen.

 

Gizarte prestazioak

Lanbidek kudeatzen dituen bi gizarte-prestazioei –DBE eta EGSO– dagokionez, zuzendari nagusiak eskubide-subjektibo biak kobratzeko ebazpen-epea iaz nabarmen murriztu izana azpimarratu du, hartzaileen eskakizun nagusietako bat horixe zen eta. Legezko epean (alegia, eskaera-egunetik kontatzen hasita bi hilabete baino lehenago nominan ingresatuak) ebatzitako prozeduren proportzioa % 49tik % 73ra handitu da azken urtean.

«Epe-murrizketa hori are agerikoagoa da lehentasunezko espedienteetan; alegia, premiazkoenetan: 2013ko urtarrilean % 47koa zen eta % 82koa izatera igaro da», adierazi du Alustizak. Bere iritzian, datu horrek agerian uzten du Lanbideko langileek administrazio-kudeaketa arintzeko egindako ahalegina.

2013 amaieran, 62.817 lagun ari ziren Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen. Urtean, batez beste, 60.236 lagunek jaso zuten, aurreko urtean baino 2.000 lagun gehiagok eta 2009an baino ia 21.000 lagun gehiagok. Pertsona horiei guztiei arreta egiteak 359,36 milioi euroko gastua eragin du, gutxi gorabehera hilean 30 milioi euro.

Lurralde historikoka, Arabak 9.011 onuradunekin itxi zuen urtea (56,8 milioi euro); Bizkaiak, berriz, 39.738 onuradunekin (228,3 milioi); eta Gipuzkoak, azkenik, 14.068 onuradunekin (74,0 milioi).

Onuradun gehieneko adin-tartea 35 eta 44 urte artekoena da (% 27,1). Gainera, DBE kobratzen duten 10etik 6 emakumeak dira (% 59 emakumeak dira eta % 41, aldiz, gizonak). DBE jasotzen duten bertako pertsonen kopurua 45.000 inguru da, hots, atzerritarren kopurua baino 2,5 aldiz handiagoa (% 71,9 eta % 28,1, hurrenez hurren).

Bestalde, Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioari dagokionez, aldian behingo prestazio ekonomikoa da (gehienez 250 eurokoa), Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren osagarri gisa dagoena araututa. Etxebizitzaren edo ohiko bizilekuaren alokairu-gastuak ordaintzea du xede, edozein dela ere modalitatea: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatatzea eta logela-alokairua.

76 milioi euro ordaindu ziren kontzeptu horretan 2013an, 2012 urtean baino 5 bat gehiago eta 2010ean baino 25 gehiago. 13,3 milioi Arabari dagozkio; 45,8 Bizkaiari, eta 16,8 Gipuzkoari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)