Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak polizia-koordinazioaren eta -kooperazioaren arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

2014.eko martxoak 26

Akordioaren bidez, Donostiako Udaltzaingoak bat egin du Ertzaintzak erabili ohi duen Tetra sarearekin

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak polizia-koordinazioaren eta -kooperazioaren arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Donostiako Udaltzaingoa TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitalean sar dadin. Ertzaintzak erabili ohi du tresna hori, polizia-zerbitzuaren komunikazioetarako.
 

Donostiako Udalarekin sinatutako hitzarmena baino lehen, antzeko beste 45 akordio sinatu dira hiru lurraldeetako euskal udalekin, beren udaltzaingoek Ertzaintzarekin nahiz udalerri mugakideetako poliziekin dituzten lankidetzak hobetzeko.

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 42. artikuluaren arabera, erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko da konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere. Ertzaintzak eta udaltzaingoek informazioa emango diote elkarri, beren eginkizunak betetzean.

Horretarako, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, jardueren bikoiztasuna saihesteko eta polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Ildo horretatik, komunikabide seguru eta eraginkorragoak izateko beharra dute sorburu hitzarmenek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bitartez, TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren titular denez, alde sinatzaileek uste dute egokia dela azpiegitura hori erabiltzea, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko komunikaziorako tresna gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)