Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak, Trinidad Jimenez Osasun ministroarekin bilera bat izan du, A Gripearen kontrako txertoaren kanpaina aztertzeko asmoz

2009.eko irailak 22

Rafael Bengoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua ere ministroaren bileran izan da, Jimenezek hasitako kontaktu errondan.

Bilera hau, gobernu autonomiko guztiekin hasitako kontaktu errondaren inguruan ospatzen da, gaixotasunaren berri emateko.

Patxi Lopez Lehendakaria, Trinidad Jiménez osasun ministroarekin bildu da lehendakaritzan, gobernu autonomikoekin zabaldutako kontaktu errondaren inguruan, gaixotasunaren berri emateko. Jiménez, Rafael Bengoa osasun sailburuarekin ere bildu da.

Aurten, aurreko urteetan baino pertsona gehiagok hartu dute gripe arruntaren txertoa, kanpainaren lehenengo astean zehar, Bengoak azaldu duenez. Azaroan hasten den gripearen txertoaren kanpainarekin, gauza bera gertatzea espero du sailburuak. Osasun arduradunak diotenez, A Gripearen egoera "kontrolpean dago" eta dena prest dago udazkenerako, kutsatutako pertsonen zenbakia igo egingo den moemnturako.

Jimenezek eskertu nahi izan du Euskal gobernuak osasun atari honetan eskainitako "lana, kolaborazio eta leialtasun instituzionalagaitik". Gogoratu nahi izan du ministroak, osasun zerbitzuak direla larritasun egoera baten gakoa.


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari