Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskotren eta Railsider enpresek lankidetza-hitzarmena sinatu dute salgaien trenbideko garraioa garatzeko

2010.eko maiatzak 13

Ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko itun horrekin "bultzada ederra emango zaio Gipuzkoako eta Euskadiko ekonomiari" 

Hitzarmenaren xedea da abiapuntua edo helmuga Euskadin duten eta zabalera metrikoko trenbidean bideratzeko modukoak diren salgaien trafikoak elkar hartuta identifikatu, analizatu eta garatzea.

Iñaki Arriola, EuskoTreneko lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak eta Daniel Iceta, Railsider Logística Ferroviaria, SAko kontseilari delegatuak lankidetza-akordioa sinatu dute, salgaien trenbideko garraioa garatzeko, zabalera metrikoko trenbideetan. Ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko itun horrekin bultzada ederra emango zaio Gipuzkoako eta Euskadiko ekonomiari.

Asmoa da negozioaren oinarri gisa tarteko biltegiak jartzea oso leku estrategikoetan, trafikoak erakartzeko eta, bi aldeak elkartuta sortuko diren sinergieak aprobetxatuz, egiten diren garraio-lanei balio erantsia.

Hitzarmenaren xedea da abiapuntua edo helmuga Euskadin duten eta zabalera metrikoko trenbidean bideratzeko modukoak diren salgaien trafikoak elkar hartuta identifikatu, analizatu eta garatzea. Salgaien trafiko horietan kate logistikoko zerbitzu guztiak ere sartuko dira. Horrekin, egun trenbidez ez, bestela egiten diren salgaien garraioaren zati bat erakarri nahi da, euskal industria-ehunaren garraio-aukerak handituz.

Railsiderek abiapuntua edo helmuga Euskadiko edozein lekutan duten tren konbentzionaletako nahiz zabalera metrikoko bagoi solteetako salgaien zamaketa eta hustuketa-lanak kudeatuko ditu, salgaiak biltegiratu eta zama kamioietatik bagoietara eta alderantziz igaroko du, berriro abian jartzeko, eta EuskoTrenek bere esku utzi dituen salgaientzat behar diren baliabideak jarriko ditu, estatu barrurako nahiz nazioarterako direnentzat, horrela EuskoTreni Europako salgaien garraioaaren ateak irekiz.

Estatuko merkatuetara nahiz atzerrikoetara doazen salgaien errrepideko edo trenbideko garraioa kudeatzeaz, eta EuskoTren edo Railsiderren beraren bezeroen material konbentzionalak tren edo bagoietan kargatzeaz ere Railsider arduratuko da.

EuskoTren berriz, abiapuntua eta helmuga Euskadin duten eta zabalera metrikoko trenbidean eramateko modukoak diren salgaien trenbideko garraioaz arduratuko da.

Hitzarmenak, proiektua sendotu eta indartze aldera sozietate bat sortzeko aukera ere jasotzen du.

Lankidetza-hitzarmenak 4 urteko iraupena izango du, baina epe hori luzatzeko aukera dago.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola