Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Euskadiko gazteei zuzendutako «non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki lehiaketako sari banaketa

2014.eko maiatzak 09

2014ko maiatzaren 9a, Europaren Eguna

Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordeak, Pedro Hernandok, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko Euskadiko gazteentzako Hirugarren Argazki Lehiaketako sariak eman ditu, gaur goizean.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboak antolatutako lehiaketa honek Euskadin EGEF Funtsen bitartez finantzatutako ekimenak ezagutaraztea du helburu, baita Europa Euskadiko gazteengana gerturatzea eta Europak beraien ingurune hurbilena garatzeko egiten duen ekarpenari buruz daukaten ikuspegia ere.

Facebook-en bitartez egin den lehiaketa honetan, EAEko 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu dute.

Hirugarren edizio honetan 800 fan gehiago lortu ditugu lehiaketako Facebook orrian; Beraz,  guztira 2.800 fan ingurura iritsi gara.

Epaimahaiak aukeratutako argazki onenaren lehenengo saria Bruselarako bidaia bat da, bi lagunentzat, eta Gernikako MADDY MORILLASek irabazi du; bigarren saria (Iphone smartphone bat) Gasteizko DESIRÉE LADOri eman zaio, eta Facebook-en boto gehien jaso dituen argazkia Ermuako AINHOA SANCHEZena izan da. Hirugarren sari hori 2014ko Bilbao BBK Liven egingo den edozein kontzertutarako bi sarrera dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)