Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua, Segurtasun Saileko karguak, Ertzaintzako agintariak eta Euskadiko epaile eta fiskalak lan-jardunaldi bat egiten ari dira Arkauteko Akademian

2014.eko maiatzak 28

Jardunaldia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian izan da, eta, ondoren,
Berroziko instalazioak bisitatu dituzte

Polizia-ikerketaren alderdiei buruzko lan-jardunaldi bat egiten ari dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, Arkauten, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia buru dela. Beraz gain, Saileko karguek eta Euskadiko epaile eta fiskalek hartu dute parte; besteak beste, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak, probintzia-auzitegietako presidenteek eta hiru lurraldeetako fiskalburuek.
 

Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondok Ertzaintzaren 2016ko Plan Estrategikoa aurkeztu die Euskadiko epaile eta fiskalei; alegia, datozen urteetarako Ertzaintzaren eredu berria eratzeko ibilbide-orria. Erronka berriak, helburuak eta horiek lortzeko ekintzak azaldu ditu, bai eta antolamendu-egituraren aldaketak ere; horietako batzuk gauzatzen ari dira dagoeneko. Bestalde, Ertzaintzako buru Jorge Aldekoak polizia-ikerketako eredu berriaren funtsezko ardatzak ezagutarazi ditu.

Gainera, informatika-delituen eta ingurumen-delituen ikerketa jorratu dute, bai eta erakunde-koordinazioa ere.

Jardunaldiaren ostean, lantaldeak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Museoa bisitatu du, Arkauteko Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenarekin batera.

Estefanía Beltrán de Heredia sailburuaz eta Josu Zubiaga eta Iñaki Gurtubai sailburuordeez gain, honako hauek ere izan dira bileran: Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo, Ertzaintzako buru Jorge Aldekoa, Herritarren Babeserako Ataleko buru Josu Bujanda, Inteligentziako Bulego Nagusiko buru Jon Ziarsolo eta Ikerketako buru Joseba Urrutia.

Epailetzaren aldetik, honako hauek izan dira: Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra, Arabako Probintzia Auzitegiko presidente Mercedes Guerrero, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidente Iñaki Subijana, Gasteizko eta Bilboko epaileen dekano José Luis Nuñez eta Alfonso González-Guija, eta Patricia Arrizabalaga magistratua eta Begoña Basarrate Gobernu-idazkaria.

Fiskaltzaren aldetik, berriz, hiru lurraldeetako fiskalburuak izan dira: Bizkaitik, María Carmen Adán del Río; Arabatik, Jesús Izaguirre; eta Gipuzkoatik, Idoia Zurriarain. Juan Calparsoro fiskalburuak ezin izan du etorri, bilera bat zuelako Madrilen.

Arkaute bisitatu ondoren, jardunaldiko parte-hartzaileak Berrozira joan dira, instalazioak ezagutzera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Luis Ibarra, EAEJAN Ptea., Probintzia-auzitegietako Presidenteak eta Lurraldeetako Fiskalburuak