Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak alderdi politikoei proposatu die euskal erakunde guztietako aurrekontuak onartzea krisiari aurre egiteko

2009.eko irailak 25

Lópezek Mondragon Unibertsitateko ikasturte hasieraren inaugurazioan parte hartu du

Udal eta aldundietako diru bilketaren jaitsiera dela-eta, lehendakariak proposatzen du erantzukizunez jokatzeko alkate eta diputatu guztiek krisiari aurre egiteko aurrekontu serioak izan ditzaten". Lópezek esan du PSEk ez duela inongo aurrekontuetan betorik jarriko; hala ere, aurrekontu horiek hobetzeko zuzenketak aurkeztuko ditu

Patxi López lehendakariak alderdi politiko guztiei proposatu die euskal erakunde guztietako aurrekontuei laguntza ematea, udal eta diputazioetako gobernu desberdinek "krisiaren aurkako aurrekontu serioak" egin ditzaten. Hori da Lópezek euskal politikoei zuzendu dien mezua, egoera ekonomiko larria ikusita. Hau guztia Mondragon Unibertsitateko ikasturte hasierako inaugurazio ofizialaren ekitaldian esan du Lópezek. Ekitaldi honetan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Isabel Celaárekin izan da eta inaugurazioan lehendakariaz gain, unibertsitate honetako zuzendaritzako kideek ere parte hartu dute.

López konbentzituta dago egoera larri honetan euskal politikoek herritarren aurrean eskaini ahal duten erantzunik hoberena Euskadi "aurrera ateratzeko itun handi bat" dela. Lehendakariak esan du, baita ere, gaur egungo egoera ekonomikoa dela aurrean duten " erantzukizun politiko handiena" eta alderdi politiko guztien laguntza eskatu du; udal, aldundi eta Eusko Jaurlaritza zuzentzen duten alderdi desberdinetako arduradunek nahi dutena "krisiari aurre egiteko aurrekontu eta baliabide hoberenak izatea" delako. "Bada garaia alderdi politiko, eragile sozial eta erakundeek aurrera pausoa eman dezagun eta Euskadiren alde egin dezagun, itun handi bat eginez Herri hau aurrera ateratzeko eta krisialditik ateratzeko baldintzarik hoberenetan egon dadin", gaineratu du.

2010 urtean zehar iraungo duen egoera larria, horregatik lehendakariak azpimarratu du ezin dela "onartu erakunde publiko bakoitzak besteei lepoa emanda aurrera egitea". Nabarmendu du ere "Euskadin lana galdu edo epe laburrean galtzeko zorian dauden milaka pertsonek " eragotziko dutela "alderdien arteko eztabaidekin jarraitzea eta alderdi bakoitzeko ezberdintasun politikoetan behin eta berriro erortzea".

Azkenik, Lópezek eskatu die herritar guztiei "ahalegin berezi bat" krisiari aurre egiteko "indarrak eta ahaleginak batzeko gai izan daitezen", egoera benetan "larria" delako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari