Berriak
Eu

URAk Zallako El Charco-ko zubia ordezkatu nahi du ahal dela aldameneko etxebizitzak eraitsi gabe

2014.eko ekainak 20
  • URAk Zallako hirigunean uholde-arriskugarritasuna murrizteko irtenbideak zehazten dihardu (xedea: 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldiak ibilguan eustea); posible izatekotan,  El Charco-ko etxebizitzen eraisketa saihestuz.
  • El Charco-tik uretan behera: ur-handientzat ibilgu berri bat sortuko da. Ur-baxuetan zonalde berdea izango da.

Vitoria-Gasteiz. 2014ko ekainaren 20a. URA Uraren Euskal Agentziak, Zallako hirigunean uholde-arriskugarritasuna murrizte aldera, irtenbide hidraulikoen hausnarketan dihardu. Bi dira lortu nahi diren helburuak:

  • Alde batetik, Zallako hirigunea 100 urteko errepikatze-denborako ur goraldietatik babestea.
  • Bestetik,posible izatekotan, irtenbide hidraulikoak ahalbidetu dezala El Charco aldameneko etxebizitzak ez eraistea.

Horren harian, URAk azterketa eta modelizazio hidraulikoak egiten dihardu, hitzarmenean aipaturiko uholde aurrean babeserako lanak zehazte aldera. Hain zuzen ere:

  • Alde batetik, El Charco zubia ordezkatzea, sekzio hidrauliko handiagoa duen zubi batengatik. Egungo zubiak pilare bat du ibilguan eta zubiaren taularen zabalera nabarmena da (ur-handietan ur-laminaren igotzea dakarrena). Zubiaren ordezkatzea egiteko aztertzen ari diren aukeretan, URAk kontuan izaten ari du, posible izatekotan,  El Charco-ko etxebizitzei ez eragitea. Alegia, etxebizitza horiek eraistea behartzen ez duten irtenbide hidraulikoa.
  • Beste alde batetik, kirol azpiegitura eta Aretxagako eremuen artean, deribazio-kanal bat sortuko da, ur-handietan bigarren ibilgu bat sortze aldera. Forma trapezoidala izango duen kanal horrek ur-handietan emari nabarmen bideratuko du, eta, ur-baxuetan, aldiz, aisialdirako eremu berde bat eskainiko du.
  • Azkenik, El Charco-tik uretan gora ur hustuketarako ahalmena handituko da. Hartara, irtenbide hidrauliko ugari aztertzen ari dira, egoera onean diren ibaiertzak kaltetzea ekiditze aldera. Hau da, lortu nahi dena da ur-handietan ura zubiaren eremura bideratzea (Mimetizen sar ez daitezen), eta, aldi berean, eremuan ahalik eta ingurumen babes handiena ahalbidetzea.

Ekintza hauek guztiekin, URA saiatuko da —posible izatekotan— Interpretazioetarako Zentroarentzako orubea Lehentasunezko fluxu-eremutik ateratzen, zentroa egitea ahalbidetze aldera.  Behin ekintza horiek guztiak burutuak,  onargarria zatekeen Espezialitate Medikuen Zentrua kokatzea hasiera baten aurreikusitako Mimetizeko tokian, El Carmen-go orubean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)