Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Jaurlaritzak uste du «Forondako aireportuaren eguneko bidaiarien operazioentzako tasa garestiagoak ezartzea lehia desleiala» dela

2014.eko uztailak 03
  • Eusko Jaurlaritzaren garraio-zuzendari Imanol Lezari elkarrizketa egin diote Radio Vitorian
  • «Forondako aireportua goi-mailakoa da penintsularen iparraldean, eta onenetarikoa Europan, eta hori aprobetxatu egin behar dugu».
  • «Mugako Ikuskaritza ezinbestekoa da Forondarentzat, eta guk, Eusko Jaurlaritzak, horren ardura hartu nahi dugu, AENAk ez aktibatzea erabaki baitu»

 

Eusko Jaurlaritzako garraio zuzendari Imanol Lezak hurrengoa adierazi du: «Forondako aireportuarentzat lehia desleiala da beste leku batzuetan baino hamar aldiz garestiagoak diren tasak ezartzea eguneko bidaiarien operazioetarako».

 Gaur goizean egin diote elkarrizketa, Radio Vitorian; Lezak azpimarratu du goizeko ohiz kanpoko karga-operazioekin gertatzen ez den bezala, aireportua egunez erabili nahi izaten duten bidaiarien hegaldiek, charter hegaldi batzuekin gertatzen da esaterako, iritziz aldatzen dutela hegazkinaren kategoriaren eta tamainaren arabera hamar aldiz garestiagoak diren tasak ordaindu behar izaten baitituzte. «Egoera aldatzea posible da, eta Eusko Jaurlaritzak horren berri eman dio Aenari. Forondak, lehenik eta behin, 24 orduko zerbitzua behar du; horrela, jarduera berreskuratu ahalko du eta lehiakorra izango da, arazorik gabe», esan du Lezak.

 «“Forondan ez dago eskaririk”, esaten dute sarritan Madrilen, eta hemengo jendeak ere bai. Ondoren, aitzakia hori erabiltzen dute gure aireportuaren azpiegituretan murrizketak egiteko», azaldu du garraio zuzendariak. «Forondako aireportua goi-mailakoa da penintsularen iparraldean eta onenetarikoa Europan, eta hori aprobetxatu egin behar dugu».

 «Oinarrizko bezeroek ikusten dutena da aireportua ez dabilela ehuneko ehunean; ondorioz, produktu galkorrak ekartzen dituztenetan, barazkiak, arrainak eta bizirik dauden animaliak esaterako, ezin dira pistak irekita egongo diren edota Mugako Ikuskaritzan arazoak izango dituzten begira egon», azaldu du Lezak Radio Vitorian. «Mugako Ikuskaritza ezinbestekoa da Forondarentzat, eta guk, Eusko Jaurlaritzak, horren ardura hartu nahi dugula adierazi diegu Ministerioari eta AENAri, azken horrek ez aktibatzea erabaki baitu; horretarako, haiek egiten ez duten lana egingo dugu, gure pertsonala eta baliabideak erabiliz».

 Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako garraio zuzendariak euskal plataforma logistikoen eta garraio-sareen garapen estrategikoa ere proposatu du, Basque Country Logistics markaren barruan biltzen direnak, «Europako garraio-sarearen erdigunean dugun toki pribilegiatua aprobetxatuz. Egoera hain da eztabaidaezina, inork ezin baitu horren garapenaren aurka egin, penintsularen sarreran eta Europaren erdigunearen eta Atlantikoaren lotunean baitago kokatuta».

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @md_vit
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @VITairport: El Gobierno Vasco considera competencia desleal las tasas de Foronda y se ofrece a gestionar el PIF http://t.co/KPMwSNDOsJ

  • @Xabier_VG
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @VITairport: El Gobierno Vasco considera competencia desleal las tasas de Foronda y se ofrece a gestionar el PIF http://t.co/KPMwSNDOsJ

  • @ramirogonza
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @VITairport: El Gobierno Vasco considera competencia desleal las tasas de Foronda y se ofrece a gestionar el PIF http://t.co/KPMwSNDOsJ

  • @VITairport
    2014.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco considera competencia desleal las tasas de Foronda y se ofrece a gestionar el PIF http://t.co/KPMwSNDOsJ

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)