Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak hurrengo Gobernu Kontseiluan aztertuko du opor fiskalen egoera

2014.eko uztailak 11

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak honakoa adierazi du opor fiskalei buruz: «Tentuz eta zuhurtziaz jokatzea komeni da, aldebakarreko adierazpenik egin gabe, Espainiako gobernua indarreko legedian ezarritakoaren araberako ebazpena ematera bultzatzen duen txostenaren izapidea ez oztopatzeko».

Gaur eguerdian egin ditu adierazpenok Erkorekak, Donostiako Miramar jauregian EHUren «Fundaciones y Asociaciones de Utilidad Pública: problemas actuales y perspectivas de futuro» udako ikastaroaren amaierako ekitaldia hasi aurretik. Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearekin izan dira Erakunde arteko Harremanetarako sailburuorde Peru Bazako eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio-erregistroetako zuzendari Elixabete Etxanobe.

Ikastaroa dela eta, Eusko Jaurlaritzak Fundazioen Legearen aurreproiektua aurkeztu du. Fundazioen Legearen testua marko juridiko eta operatibo berri, eguneratu eta moderno bat eskatzen ari zen fundazioen euskal sektorearen eskariei emandako erantzuna da. Fundazioen Legeak azken urteotan bai fundazioen kopuruan bai hauen konplexutasunean izugarri hazi den sektorea arautuko du etorkizunean, kudeaketa eredu akatsgabea ahalbidetuz.

Erkorekak baieztatu duenez, entzunaldian eta kontsulta-aldian testuak jasotako alegazioak «funtsean, hobekuntza jakin batzuk sartzera bideratuta daude, eta ez dute edukiaren alderdi bakar bat ere zalantzan jartzen».

«Fundaciones y Asociaciones de Utilidad Pública: problemas actuales y perspectivas de futuro» ikastaroaren antolatzaileen beraien hitzetan, bi egun edukiz bete horietan, ahalegindu dira «fundazioen eta elkarteen egungo eztabaidagaietan irtenbideak bilatzeari buruz gogoeta eta ekarpenak egiten, beren interes orokorreko helburuak modu egokiagoan lortzeko».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)