Berriak
Eu

URAk Areatzako Zubizar zubia eraitsi du.

2014.eko uztailak 18
  • Zubizar zubiak ez zuen ur-hustuketarako behar besteko ahalmena ur handien sasoietarako.
  • Zubiaren eraisketa eta ordezkatze lan horiek Areatzan Arratia ibaiaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumenaren lehengoratze lanen barne dira.
  • Lan horien xedea: Areatzan ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena handitzea, eta, aldi berean, ibaiaren ingurumen lehengoratzea gauzatzea.

Areatza. 2014.07.18. URAk Areatzako Zubizarra zubia eraitsi du gaur, Arratia ibaiak Areatzatik igarotzean ur hustuketarako ahalmen handiagoa izan dezan, eta, hartara, ur handien sasoietan udalerrian segurtasuna handitze aldera.

https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/sets/72157643794299143/

Lan horiek Areatzan Arratia ibaiaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumenaren lehengoratze lanen barne dira: 340 metroko luzerako tartean egiten dira lanok. (Gorbeia errekaren bokaletik, uretan gora, haitzak azaleratzen diren eremuraino. Azken eremu horretan ez da ezer egiten, eremuak dituen geologi- eta paisai-interesa kontuan hartuta.)

Lanon xedea bikoitza da: alde batetik ibaiaren ur hustuketa hobetzea; eta, aldi berean, ibaiaren habitataren ingurumen lehengoratze nabarmena gauzatzea, bai ibilguan bai ibai ertzetan. Hori dela eta, ibaiaren inguruko eremua zeharo hobetuko da ingurumen, hirigintza edota paisaiaren ikuspuntutik.

Arratia Ibaiaren egokitzapen lanok Areatzan aldiro gertatzen den arazo bati emango diote erantzun. Izan ere, Arratia ibaia Areatzatik igarotzerakoan ur-hustuketarako ahalmen mugatua du, eta, ondorioz, hirigunetik gertu ur-goraldiak sortzen ditu. Kontuan izan Zubizarrako zubiak gehienez 40m3 segunduko ur hustuketa ahalbidetzen duela. Ordea, 500 urteko errepikatze-denborako ur-goraldiek 254 m3 segunduko ur emaria dakarte. Beraz, zubia oztopo bilakatzen da ur-handitan, eta ibaiaren ur-laminaren igoera sortzen du. Gauzak horrela, URAk Zubizar zubia eraitsi eta ur-emariaren joanari oztopo egiten ez dion zubi berri bat eraikiko du haren tokian. Aldi berean, ibilguan egokitzapen lanak egingo ditu ,bai uretan gora bai uretan behera, ur handietan ur hustuketarako ahalmen nahikoa bermatze aldera.

Lanok espresuki diseinatu dira ahalik eta kalterik txikienak sor ditzan ingurumenean. Hartara, alde batetik, eremuko hirigintzaren beharrizanetara moldatu dira lanok. Bestetik, ibilgu eta ibaiertzen lehengoratze lanak ere aurreikusi dira, paisai- eta ingurumen irizpideak txertatuz. Azkenik, ibaiaren ezkerraldeko ertzean, zubitik uretan gora, oinezkoentzako pasealeku bat eraikiko da, ibaiaren aldamenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)