Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Irizar lantegiaren 125. urtemugan izan da

2014.eko uztailak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiarekin batera, Irizarren 125. urteurreneko ekitaldian izan da. Lehendakariak adierazi du arrakasta osoko 125 urte izan direla, «made by basque» produktu baten berrikuntzan eta internazionalizazioan.

Azken esparru horretan, lehendakariak esan du hobekuntza nabari dela bai munduko merkataritzan (% 1,3), bai Euskadiko esportazioetan, % 4,3 handitu baitira. Horri erantsi behar zaio, Urkulluren hitzetan, «zerga-bilketaren bilakaera ere positiboa» dela, eta Confebaskek aurreikusi duela 10.000 lanpostu garbi sortuko direla aurtengo urtean.  Datuak datu, Jaurlaritzak «oinak lurraren gainean» dituela esan du Urkulluk, eta ekonomia egonkortzen lanean jarraituko duela.

 Hitzaldian, lehendakariak Irizar lantegiaren ibilbidea goraipatu du. XIX. mendearen amaieran sortu zen Irizar, XX. mendean biziraun eta hazi egin zen, eta XXI. mendeari autobus integral elektriko batekin egin dio ongietorria. Enpresa honek, Urkulluren esanetan, «lan egiteko estilo bat erakusten du, zerbitzuarekiko konpromisoa, eta ederki sinbolizatzen ditu mundu zabalean Euskadiren balioak».

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko uztailak 21

    ME HA GUSTADO EL VIDEO LE DOY ANIMO A @iurkullu NO ESTA SOLITO ME TIENE A MI , HAY ESTAR UNIDOS PARA QUE EUSKADI SIGA ADELANTE ERES USD UN CLAK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)